

Secciones
Servicios
Destacamos
Luigi Anselmik poesia sorta berria jaso du Larrazkeneko argi-ilunetan (Pamiela) poesia-liburuan. Aurreko lanetan egin izan duen bezala, natura eta urtaroetara jo du egileak «bizitzaren eta egunerokoaren isla gisa». Horretaz gain, liburua Txema Larrea euskaltzale eta lagun mina gogoan izanda idatzi ditu Anselmik testuak. «Pentsatzen jarrita, ez dakit poema liburu hau olerki bilduma ote den edo lagun bilduma. Nik uste dut bietatik duela eta zaila zait esatea orain eta hemen zein den garrantzizkoena», azaldu zuen aurkezpenean.
Hala ere, asmo hortaz harago doa lana. «Adiskidantzari, adiskideei, oro har, oraindik bizirik edo jadanik hilik diren guztiei kantu bat da», azaldu duen Anselmik. Horregatik, eskaintzetatik kanpo utzi zituenei barkamena eskatu zien aurkezpenean. Bestelako gaiak ere badira, esaterako aurreko lanetan jorratu dituen, hiria eta alkohola, naturatik ateratako irudiak, «Grezia eta Erroma zaharretako» mitologietatik heldu direnak, edo Erdi Aroko literatura germaniarretatik datozenak ere bai, «Borgesen eskutik gehienbat».
Mitologia hori estuki lotuta, Anselmik Eros edo Kupido jainko ttipia izan zituen mintzagai aurkezpenean, bere ustetan poeten antzeko eginkizuna dutena. «Den-denok oroituko zarete ziur aski haurtxo jostalari eta itsu horrek (edo begiak bederen tapaturik daramatzanak) arku eta geziz armaturik etorri ohi dela gizakiak maiteminez zauritzeko asmoz. Poeta arkularia bezala ibili ohi da, gizakien bihotzak zauritu nahian», alderatu zuen. Aldiz, ezberdintasun nabari bat ere aipatu zuen, poetaren helburua ez baita amodioa, edertasuna bazik. «'Edertasunagatik hil nintzen' zioen Emily Dickinson-ek, baina berdin esan zezakeen 'Edertasunagatik bizi izan nintzen'», adierazi zuen.
Poemetako batek «Ene aberria adiskideak biltzen direneko leku hori duzu» dio, liburuak «lagunartea» izatea baitu helburu, Larreak urte luzez ingurukoengan izan zuen eraginaren muestrario modura. «Benetako erlijioa adiskidantza zela esaten zuen, berarekin harremanetan sartzeko suertea izan genuen zenbait konbertitu gintuen». Egilearen hitzetan filosofia hori dago, gainera, duela 40 urte sortu zen Pamielarengan, «aldizkari lehenik, argitaletxe gero eta batez ere adiskideen biltoki edo lagunartea».
Egilea: Luigi Anselmi.
Argitaletxea: Pamiela.
Estiloa: Poesia.
Orrialde-kopurua: 128.
Prezioa: 15 euro.
Liburua osatzeko modura, irudi «ezinago politak» ere txertatu ditu egileak, bere ustetan aipamen berezia merezi dutenak. Karibe aldean dagoen Jose Enrique Urrutia Capeau margolari eta idazlearenak, hain zuzen ere.
Agerraldian izan zen, Anselmirekin batera, Jose Angel Irigaray Pamielako ordezkaria. Honek nabarmendu zuen egilea «argia eta ilunarekin» jolasean dabilela poemetan zehar, «heriotza eta bizitzarekin, alegera eta goibeltasunarekin bezala» eta, horretarako, inguruaren edertasuna eta urtaroak erabili dituela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.