Secciones
Servicios
Destacamos
Sábado, 12 de febrero 2022, 19:13
Gazterik ezkondu zen Kate Chopin, eta gazterik alargundu, sei seme-alabaren ardura bere gain hartuz. Idazteko zaletasuna gaztetatik zetorkion, baina alargundutakoan hasi zen kanporako idazten, zaletasuna garatu eta sos batzuk eskuratzeko esperantzarekin. Ez zen ordea konformatu bere mailako dama bati zegozkion gaiekin, eta Berasategik esan bezala «arazo handiak izan zituen gaiekin», ez baitzen ohikoa, eta ez zegoen ongi ikusia, ipuin eta eleberrietan –hiru idatzi zituen, bi argitaratu– esklaboen eta emakumeen eskubideez aritzea.
Istorio labur gehienak, berriz, egunkari eta aldizkarietan argitaratu ziren. Hil eta gero, ahazten joan ziren Chopinen lanak, 1932ko biografia batek haren inguruko interesa berpiztu zuen arte. Joxe Mari Berasategik gogoratu zuenez, egun AEBetako funtsezko idazleetako bat da Chopin, eta 160 doktore-tesi egin dira literatura feministaren aitzindari ere baden idazlearen inguruan.
'Ekaitza eta beste 35 ipuin'
Itzultzailea, Joxe Mari Berasategi Zurutuza
Literatura Unibertsala, 181
Argitaletxeak: Erein/Igela
Orrialdeak: 384.
Salneurria: 20 euro.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.