Borrar
Aintzane Galardi, aurkezpen egunean. Jose Mari López
Aintzane Galardik 'Leiho bat bihotzean' poema-liburua argitaratu du

Aintzane Galardik 'Leiho bat bihotzean' poema-liburua argitaratu du

«Margolari baten paleta koloretsuarekin» alderatu du poema-liburua eta zubien metaforak duen pisua aurreratu

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 3 de julio 2024, 16:40

«Margolari baten paleta koloretsuarekin» alderatu zuen Aintzane Galardik (Oiartzun, 1969) 'Leiho bat bihotzean' (Balea Zuria) poema-liburua, oso gustuko duen Henri Matisse margolariaren esanak jarraituz «bihotzak agintzen» zizkion koloreekin margotu baititu 68 poemak. «Liburuaren oinarrian eta poema bakoitzaren baitan koloreak nagusitzen dira, liburuaren arrazoia bera kolorea da», adierazi zuen.

Izenburua bera margolariaren bi aipu nahasita okurritu zitzaion, irakurleak liburua ireki eta hasieran aurkituko dituenak osorik. Hain zuzen: «nire bihotzak ikusten dituen koloreak margotzen ditut» eta «leihoak beti interesatu izan zaizkit kanpoaldearen eta barnealdearen arteko pasarteak direlako». Ez da Matisserengandik hartu duen bakarra, haren margolanetan eta obra piktorikoan ohikoak ziren leihoak eta beirateak ere berera eraman baititu. «Metafora gustatu zitzaidan eta nire bihotzeko leihotik ikusten ditudan paisaiak, oroitzapenak, ametsak, bizipenak margotu nahi izan ditut».

'Leiho bat bihotzean'

'Leiho bat bihotzean'
  • Egilea: Aintzane Galardi.

  • Argitaletxea: Balea Zuria.

  • Estiloa: Poesia.

  • Orrialde-kopurua: 104.

  • Prezioa: 14,5 euro.

Egitura aldetik, bilduma irekitzen duen poemak gaia zein den argitzeaz gain, galdera erretoriko bidez «irakurleari norabidea zein izango den» azaltzen diola esan zuen. Ostean datozen 67en gaiak «askotarikoak» izanda, errepikatzen diren batzuk daudela kontatu zuen, «betikoak, maitasuna, heriotza, denboraren iragatea», eta nolabait hiru bloke nagusitan sailkatu zituen. Lehenik, Oiartzun inguruko bailara muin duena, herria «hainbeste aldatzen» ari den bolada batean «nire erroak, sustraiak, Oiartzungo paraje, mendi, baserri, meategi, errekak» lantzen dituena «bailararen bihotza» izaten jarraitzen dutelako. Aldatu ez diren paraje horiekiko «miresmena, maitasuna eta beharra» dituela nabarmendu zuen.

Bigarrenik, irakurleak kultura klasikoaren «zipriztinak» dituzten poemak aurkituko ditu, Galardik «maite» duen gaia eta aurreko lanetan ere jorratu zuena. «Poesiak bide eman dit pertsonaia historikoekin, Hadriano enperadorea, Virginia Woolf, Guillaume Apollinaire, Safo, Marie Kroyer... elkarrizketa izan eta antzinako lekuak bisitatzeko». Hala, egindako bidaiek ere zerikusia izan dute, esaterako duela gutxi Turkian izan zenekoa.

Azkenik, «geisha, samurai, pagoda eta tenplu budisten» garaiko Japonia jorratu du liburuan zehar, bertako margolari edo pasaiak esaterako. «Oso erakargarria egiten zait ekialde urruna, bertako kulturaren armonia, sosegua eta sotiltasuna maite ditu». Egungo «estetikak eta alderdi futuristak, moda, manga, etxeorratzak», aldiz, atzeraka egiten dio.

Horiek bi atal nagusitan daude jasoak, lehenean kolore anitzeko margolanak 'Polikromiak' izenpean eta bigarrenean kolore bakarrean oinarritutako lanak, 'Monokromiak' deiturikoa. Galardik «orden arruntean» irakurtzea gomendatu zion irakurleari, nahiz eta poema gehienak «autonomoak» diren.

'Leiho bat bihotzean' Galardik kaleratutako bosgarren poema-liburua da, aurretik plazaratutako 'Itoti urdinaren azpian' (2005), 'Zirrikituak' (2007), 'Mendafin usaineko iluntzeak' (2015) eta 'Hegodun poemak' (2018) bildumen ostean. Guztietatik argitaletxe batekin lehen da, lehen biak Felipe Arrese Beitia olerki-saria eta beste biek Blas de Otero-Bilbo Uria Nazioarteko Poesia Lehiaketa eta Iruñea Hiria Nazioarteko Poesia Saria, hurrenez hurren, jaso baitzituzten. Horretaz gain Jordi Badiellaren 'El tea a Merzuga' eta 'Els trenta-set d'Unefgu' poema-liburuxkak euskaratu ditu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aintzane Galardik 'Leiho bat bihotzean' poema-liburua argitaratu du