

Secciones
Servicios
Destacamos
nerea azurmendi
Martes, 28 de julio 2020
Erakunde armatu batek bahituta dauka nafar politikari eskuindar bat, familia ezagun eta ahaltsu bateko kide den Leyre Olcoz. Bahitzaileek emandako baimena baliatuko du emazteari eta hainbat politikariri eskutitzak igortzeko, haien esku egon baitaiteke bere bizitza. «Gutunak dira Leyre Olcozek bere bizitzaren alde borrokatzeko daukan arma bakarra» irakur daiteke Pamielak argitaratu duen 'Aireportuko musika' (Pamiela, 448 orrialde, 21,85 euro) eleberriaren kontrazalean.
Olcozen bahiketa eta bahiketaren ingurukoak (esate baterako, nola jokatu bahitzaileen aurrean?) gerta zitezkeen orain dela 15, 20, 25 urteko Euskal Herrian, baina Luis Gardek (Iruñea, 1961) ez zeukan iraganera begiratzeko gogorik, «etorkizuna lantzeko eta gure gizartea aurreratuxeago ikusteko» nahia baizik. Garderen bigarren eleberriaren hazia ere urrutikoa da, 1978 urtean Brigada Gorriek bahitu zuten Aldo Moro politikari italiarraren hilotzaren irudi batek piztu baitzuen txinparta.
Begiak etorkizunean jarrita, idazle nafarrak 2027 urtera eraman du EHAS izeneko erakunde armatuak egindako bahiketa, eta 2029ra eleberriaren abiapuntua. Data horretan jasoko du hain zuzen narratzaileak –sorterritik urrun bizi den Koldo Lakar izeneko irakasle, ostalaritzako langile eta idazleak–, bahiketaren inguruko dokumentu eta material mordoxka: «telefono kontrolatu bidezko elkarrizketen transkripzioak, egunkari ebakinak, YouTube eta sareetatik hartutako berriak, bahituak gatibualdian idatzi gutunen kopiak». Dokumentu horiek irakurri ahala ekingo dio gertatutakoa berreraikitzeari.
Gertakariak argitzera eta horien atzean dagoena sumatzera eramango duen bidaian, Koldo Lakar ez dago bakarrik. Olcoz familia, politikariak, Euskal Herriko Armada Sozialistako kideak, narratzailearen ingurukoak eta bestelakoak batuta, pertsonaia-multzo zabala sortu du Luis Gardek; izen-abizendunak badira 60 inguru. Aurreneko orrialdeetan aurkezten dizkio irakurleari.
Eleberriari eusten dioten zutabe nagusitzat 2027ko bahiketa eta 2029an abiatuko den ikerketa har daitezke, baina egituraren eta edukiaren pisua banatzeko orduan garrantzi handia dute halaber narraitzailearen gogoetek.
Gogoeta horien, trama indartsuaren eta pertsonaien hitz eta ekintzen bitartez, gai asko jorratu ditu Luis Gardek. «Liburuaren zati handi bat boterearen inguruko gogoeta da», adierazi zuen aurkezpenean. Boterea, adiera zabalean. Gobernuena baino askozaz handiagoa den botere ikusezin baina nonahikoa. Gutariko bakoitzak «dugun eta erabiltzen dugun boteretxoa». Botereen arteko talka.
Eta, horrekin batera, «bihotzaren legearen eta Estatu arrazoiaren arteko lehia». Biolentzia politikoa. Hedabideen eta sare sozialen rola. Familia. Ustelkeria. Hori guztia, «nobela beltzaren ikutuak eta thriller politiko baten itxura» dituen liburu mardulean.
Poesiak ere badu tokia 2004az geroztik zortzi poema-liburu argitaratu dituen Garderen nobelan, aurrenekoan (Euskadi Saria jaso zuem 2015eko 'Ehiztariaren isilaldia') zeukana baino txikiagoa bada ere. Orduko hartan bere hamar poema txertatu zituen. Oraingoan, poesiaren inguruko hausnarketekin eta «poesia irakurtzen eta idazten duten zenbait pertsonaiarekin» batera, badaude Lizardi, Cernuda, Neruda edota Pete Seegerren testuak. Eta poeta izandakoa da narratzailea bera ere, «porrot egindako idazlea» sentitzen bada ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.