Secciones
Servicios
Destacamos
Elkarrizketa formatuan, jolasetik asko duela, haurrak, gazteak zein helduak filosofatzera gonbidatu nahi ditu 'Ludwig eta errinozeroa' (1545 argitaletxea) album-ilustratuak. Ez sakonki, ez modu teorikoan, testu gutxiaren eta irudi oso zainduen bitartez «oinarrizko galderak» planteatzeko modua baita eta etxeko txikiekin altuan irakurtzeko lanabesa, irakurketa partekatua egitekoa eta «galderaz galdera» bidea egitekoa. Jatorrizko bertsioa alemana da Noemi Schneiderrek egina eta Beñat Sarasolak itzuli du ingelesekotik. Azken berrikuspenean Idoia Santamariaren laguntza izan du bi bertsioak erkatu eta zuzentzeko. «Iradokizunak egin dizkit ñabardurak zeudelako», azaldu zuen Sarasolak.
Album ilustratua Ludwig Wittgenstein filosofoaren pasadizoan oinarrituta dago. 1911n ezagutu zuen Bertrand Russel Cambridgeko ikasle eta irakasle zirela, hurrenez hurren, eta Wittgenstein «goitik behera obsesionatua» zegoen filosofiarekin, klaseak amaitzean bulegora jarraituz Russel. Sarasolak oroitu zuen bezala, horietako batean kontuak «enpirikoki, absolutuki, %100ean» ezin zirela demostratu esatean erantzun omen zion «aitortuko didazu gela honetan ez dagoela errinozerorik. Hortik abiatzen da istorioa». Garapena eta batik bat, amaiera, «harago» doala azaldu du itzultzaileak, baina ez du gehiago aurreratu nahi izan.
Aita eta seme baten arteko dialogoa da, haurrak Ludwig du izena eta Wittgensteinen papera egiten du, «eszeptikoarena edo pentsamendu zorrotzarena» eta maiz «filosofikoena, guk jakintzat emandakoak ez direlako hain erabatekoak»; aitak beraz Russellena, «zentzu komunaren ahotsa». Sarasolaren aburuz «existitzen denaren eta ezaguten dugunaren» arteko elkarrizketa da, eta irudi badaiteke ere galderak «oso oinarrizkoak» direla, defendatu zen horixe dela «filosofiaren gauzarik ederrenetakoa, oso hausnargai txikietatik sor daitezkela».
Idazlea eta ilustratzaileak: Noemi Schneider eta Golden Cosmos.
Itzultzailea: Beñat Sarasola.
Argitaletxea: 1545.
Orrialde-kopurua: 40.
Prezioa: 18 euro.
Idazlearen bitartez heldu zitzaien proposamena eta donostiarrak egin ditu itzultzaile lanak. AEBetan egindako idazle erresidentzia batean izan zuen lanaren berri Noemi Schneider ezagutzean. «Berehala pentsatu nuen euskaraz izatea ederra izango zela aukera asko ematen dituela ideia filosofikoak, oinarrizko galderak lantzeko». Ildo horretan, gaztelaniaz ez egoteak «beste plus» bat ematen zion eta 1545 argitaletxeari komentatzean segituan jaso zuen baiezkoa.
1545 argitaletxeak literatura eta pentsamendua uztartzea ditu helburu eta Xabi Salaberria kideak -Eneko anaiarekin batera gidatzen du proiektua- iritzi zuen jada «ildo bat, nahita eta batzutan nahi gabe, sortzen» ari direla. Zerrendan dira, besteak beste, 'Hamaika kutixi' liburu filosofikoa, galdera eta hausnarketekin lotua den 'Nor' album ilustratua edota pizgarri izan daitezkeen 'Migranteak' eta 'Basati' lanak.
Hala, «Haur Filosofiaz hitz egiteko liburu aproposa» dela defendatu zuen eta horregatik txertatu direla amaieran Wittgensteini buruzko zenbait datu, helduentzako zenbait gidalerro, «elkarrizketa filosofiko» bat nola abiatu pistak ematen dituztenak «oso modu didaktikoan». Oso bat azaldu zen Eva Domingo Haur Filosofian aditua eta Jakinmin elkarteko kidea. «Elkarrekin ahots gora irakurtzea oso modu polita da haurrekin gozatzeko, literatura hori baita». Bitartekaritza hori «beharrezkoa» dela aldarrikatu zuen eta agian «goizegi» uzten ditugula bakarrik irakurtzen.
Bitartekaritzari begira, helduentzako eta irakasleentzako zenbait aholku eman zituen. Batetik haurrai bere kabuz pentsatzen uztea, «askotan tentazioa» izaten baita galderari erantzuna emateko. «Erraietatik ateratzen zaigu interpretazio guztiak eman eta lana aurreratzeko. Zergatik ez erantzun galdera beste batekin?», esan zuen jolasa luzatzeko modu bezala. «Elkarrizketa filosofiko sinplea izan daiteke». Ildo beretik, «kontrola askatzeko» proposatu zuen, batik bat irakasleentzat, «epairik gabe haurrek esaten duten hori» jarraituz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.