Borrar
Karmele Jaio eta Xabier Mendiguren, aurkezpenean Lobo Altuna
Aitaren figura eraldatu, aitaren etxean bizi ahal izateko

Aitaren figura eraldatu, aitaren etxean bizi ahal izateko

Literaktumen baitan aurkeztu du 'Aitaren etxea' eleberria Karmele Jaiok. Zaintzak, zahartzaroa eta gizontasun eredu berriak landu ditu

Amalia Ibargutxi

Donostia

Miércoles, 13 de noviembre 2019, 19:06

Denbora behar izan du Karmele Jaiok liburu berria sortzeko, bertan jorratzen dituen gaiek eskatu dioten erritmoan idatzi baitu 'Aitaren etxea'. Ismael protagonistak aita zaharra zaindu behar du eta, egoera horretatik abiatuta, generoak bere bizitzan duen eraginaz kontzientzia hartuko du. Jabetze prozesu horretan, gizon izateko moduaren transmisioa, aitaren espektatibak ezin betetzea eta familietan sortzen diren arazoak jorratzen dira eleberrian.

Elkar etxearekin argitaratu du liburua. Xabier Mendiguren editoreak aurkezpenean nabarmendu duenez, kazetari eta idazle gasteiztarraren sorkuntza lan «anbiziosoena, ausartena eta biribilena» da, bere ipuingintzatik hurbil dagoena eleberria izan arren.

Hiru ahots nagusik josten dute istorioa. Ismaelenak, Jasone emaztearenak eta Libe Ismaelen arreba eta Jasoneren gaztetako laguna. Idazketari ekin zionean, aitortu du Jaiok, ez zituen lotuta jorratuko zituen gai guztiak, edo protagonistek biziko zutena. «Intuizioz» idatzi du, «deskubrituz», berak ere, uneoro, eleberria. Horrek kontuz idaztera eraman duela azaldu du, topikoak ekiditearren. Eta lortu du, Mendigurenen iritziz: «ideologia asko dago, pentsaera asko, sermoirik bota gabe».

Ahots horiek atalka banatu eta baliatu ditu erakusteko errealitate berari begiratzeko ikuspegi desberdinak, nola baldintzatzen duen horrek munduan bizitzeko modua eta zenbaterainoko garrantzia duen kontzientzia hori hartzeak. «Batzuetan iruditzen zaigu toki neutro batetik ari garela idazten, hitz egiten, erabakitzen, eta hori ez da horrela. Leku batean gaude, zein da gurea?». Ismaelek kontzentzia hartze prozesu hori biziko du, eta ezbaian jarriko ditu erakutsi dizkioten gizontasunerako ereduak, besteak beste.

Bizitza pertsonalean inguruak duen eraginaz ari da, funtsean, idazlea liburuan. Adibidez, Jasonek ere idazten du, baina idazle ofizial bakarra senarra da. Familien barneko isiltasun eta asimetria horiek toki handia betetzen dute liburuan.

Izan ere, izenburuarekin berarekin indartu nahi izan du gizartea, oraindik ere, norbaiten neurrira badago eginda, norbaitena bada, gizonena dela. «Dena zeharkatzen duela generoak, edozein gaiez ari garela, belaunaldiz belaunaldi».

2020ko urtarrilean liburuaren itzulpena kaleratuko du Destino etxeak: 'La casa del padre'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitaren figura eraldatu, aitaren etxean bizi ahal izateko