

Secciones
Servicios
Destacamos
nerea azurmendi
Jueves, 5 de mayo 2022
Gauza asko partekatu dituzte bizitzan Estitxu Fernandez eta Erika Lagoma lesakarrek: auzotasuna, futbola, bertsolaritza, lagunartea... eta ostegun honetan aurkeztu duten 'M ama* eme* ume*' liburuaren osaketa. Iaz, Debako Udalak Elkar argitaletxearekin batera antolatzen duen duen Tene Mujika saria irabazi zuten liburu bilakatu berri den proiektuarekin. Sarietako bat, alegia, normalean bakarra izan arren iazko proposamenen kalitatea ikusirik bikoitza izan baitzen; bestea liburua udazkenean ekarriko duen Jon Abrili esleitu zioten.
Xabier Mendiguren Elkarreko editorearen hitzetan, «liburu inportantea» da 'M' , «zeresana emango duena». Egileek hitzak aldizkatuz aurkeztu dute atzean bi urteko lana daukan liburua. «Lan kolektiboa» dela nabarmendu dute, eta eskerrak eman dizkiete bidelagun izan dituzten elkarrizketatuei zein «liburuari batasuna ematen dion hitzaurrea» idatzi duen June Fernandezi; azala diseinatu duen Ainara Lasari; «editore bezala oso hurbil izan dugun» Xabier Mendigureni eta «egunerokoan sostengu handia» eman dien Alaine Agirre idazleari.
Liburuaren oinarrian hamahiru elkarrizketa daudenez, elkarrizketatuen bizipen, gogoeta eta iritziek jartzen dute mamia, baina egile biek ez ziren abiatu testigantzen bila aldez aurretik xede eta hipotesi argiak finkatu gabe. 'M ama* eme* ume*' idatzi dute, hain zuzen, «amatasunaren eta feminismoaren arteko harreman gatazkatsua» lantzeko, ustezko eta egiazko kontraesanak arakatzeko eta «nolako amatasunak eraiki nahi ditugun, ze amatasun izan daitezkeen bizigarriak» argitzen saiatzeko.
Badago, alegia, amatasuna «bizi-destino natural» gisa hartzen duen ikuspegia, «beste edozer egongo ez balitz bezala, amatasuna eta garapen pertsonala bateraezinak» direla planteatzen duena. Badago, halaber, «amatasun neoliberala, feminismo mendebaldekoak eskaintzen duena, emakumearen 'errealizazioa' bultzatu eta umeen zaintza delegatzen duena».
«Bi mutur horien artean» kokatu nahi izan dute euren ekarpena, eta horretarako ahotsa eman diete amatasuna eta aitatasuna ulertzeko eta bizitzeko modu diferenteak dituzten hamairu pertsonari: hamaika emakumeri eta bi gizonezkori. «Gizonei kabida ematea hausnartutako erabakia izan da», argitu dute, «nahi genuen liburua gizonengana ere iristea, eta modua izan da aitei ere hitza ematea. Aitatasuna modu kontzientean bizi dutenek aldaketaren parte izan behar dute».
Ezinbestean testigantzaren batzuk kanpoan gelditu badira ere, «aurreiritziak alde batera utzi» eta denetariko ahotsak jaso dituzte: «Erditu direnak; erditu ez direnak; ama bakarrak; migranteak; lesbianak; banatutakoak; ama ez izatea erabaki dutenak; pairatu dutenak indarkeria, biolentzia obstetrikoa, dolua, arrazakeria, osasun mental arazoak...».
Egileek adierazi dute «ama guztiak» kabitzen direla aipatutako «bi mutur horiek eraitsi nahian», «amatasunaren gaineko mesfidantza gainditzeko beste maila bat jartzeko» eta «sistema honek amatasuna bizitzeko ze baldintza eskasak eskaintzen dituen salatzeko» idatzi duten liburuan.
Zeren eta, azken batean, «amatasunaren instituzioa baita emakumea zapaltzen duena, ez amatasuna bera. Bizipenak ez du zertan itogarria izan. June Fernandezek idatzi duen bezala, kartzela ez da amatasuna, sistema patriarkal eta neoliberalak hazkuntzarako ezartzen dituen baldintzak baizik».
Mahai gainean gai asko jartzen ditu liburuak, baina ez du soluziorik eskaintzen, ezta jarraibiderik ere. «Entzuteko, solaserako eta eztabaidarako gonbidapena» da, alegia, non planteatzen diren «amatasun feministen definizio posibleak eta solaserako hamaika gako». «Amatasun feministak, pluralean», azpimarratu dute, «feminismoak bezala, amatasunak ere anitzak» direlako. «Edozein ama sentitu daiteke identifikatuta» liburuan partekatzen diren esperientzia eta gogoetekin, baita «gizarte justuago bat amesten duen edonor» ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.