Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Bernardo Atxaga, 'Bi anai' eleberriaren berrargitalpen aurkezpenean. Jose Usoz
Bernardo Atxaga | 'Bi anai'

'Bi anai' eleberriaren edizio eguneratua 1.000 aldaketatik gorarekin

Bernardo Atxagak 1985eko liburuari amaiera aldatu dio, plazaratu zuenarekin ez baitzen pozik geratu. Ereinek argitaratu du

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 24 de noviembre 2023, 16:24

Irrati nobela bat egiten ari zela sentitu zuen Bernardo Atxagak ideia hura hobe zela liburu baterako gordetzea. Zorionekoa da irakurlea senari kasu egin ziolako, erabaki hartatik jaio baitzen 1985ean 'Bi anai' eleberria, Asun Garikanoren ohiko laguntzarekin goitik behera berraztertu, zuzendu, doitu eta «1.000 aldaketatik gorarekin» Ereinek argitaratu duena, horietan bistakoena amaiera berria eman diola idazle asteasuarrak, aurrez plazaratu zuenarekin ez baitzegoen pozik.«Hori bai, ez dut aurreratuko zein den oraingo bukaera», bota du ohiko umorez. Ostiral honetan aurkeztu dute Donostian, xehetasunak eta hainbat anekdota oroitzeko baliatuta.

Publicidad

Aurkezpenean behin baino gehiagotan onartu duen bezala, ez da lan erraza izan Atxagarentzat, baina oso pozik azaldu da honela liburuari «bizitza soziala» ematen zaiolako berriro. Gerora 'Obabakoak' liburuan islatu zuen basurdearen gertakaria izan zen txispa eta hartarako «lurralde bat asmatu» beharra zuela sentiarazi ziona. Hango «arnasarekin» lehen zirriborro bat idatzi zuen, «narrazio arrunta, naturista» eta Mikel Lasak egindako kritiken aurrean ondu zuen egungo bertsioa.

1985eko lehen argitalpenaz gain Uxue Razquin Erein argitaletxeko editoreak azaldu bezala 2000 urtean beste bat izan zuen eta oraingoari begira hainbat erronkari erantzun behar izan dio Atxaga eta Garikanok osatutako tandemak. Tolosarrak azpimarratu bezala «oso modu ezberdinean» gerturatu dira, «liburua amaitzean Bernardo hurrengoan hasten baita pentsatzen», eta ez da ezkutatu Atxagak: «ez da lan batere pozgarria, gorroto dut. Oso zaila da idazle batentzat aurrekoari aurre egitea, itxi duzulako eta zerbait gehitzeko ez duzulako».

'Bi anai'

  • Egilea: Bernardo Atxaga.

  • Editorea: Asun Garikano.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orrialdeak: 112.

  • Prezioa: 17 euro.

Lehena euskarak hizkuntza bezala izan duen «normalizazio» prozesua eta 40 urtetako bilakaera izan da. «Aldaketa sakonak dira eta idazleak oso gogo txarrez ekiten du». «Hala da, bai», baieztatu du Atxagak. Honen baitan, lexiko aldetik Atxagak erabiltzen zituen hitz batzuk eta egun «bazterrean» geratu direnak albo batera utzi dituzte. «Oztopo bat dira irakurketan, irakurlearen jarduna eteten dute, 'zer da hau?' galdearazten diote», azaldu du Garikanok. Ildo horretan koka daitezke idazterako unean zalantza sortzen zuten hitzen eraldaketak, ohiko ala ohizko, zeinetan nagusitu dena hautatu duten.

Horretaz gain, estruktura aldetik atalen izenburuek orain zenbakien ordez zein animaliak kontatzen duen darama «irakurleari sarrera edo helduleku» bat emateko. Hala, narrazio mailan ere zenbait kontu argiago azaldu dituzte «kontaketan erritmo biziagoa» bilatzeko. Azkenik, azaleko kontuak ere moldatu dira, ortotipografikoak esaterako. «Oso ariketa ona izan da hizkuntza nola aldatu den ikusteko».

Publicidad

Editoreei gorazarrea

'Bi anai' lanaren bertsio eguneratuaren aurkezpena egiteaz gain, agerraldia editorearen figuraren gorazarrea izan da. «Beti autorea jartzen da jopuntuan eta alde guztietatik liburu baten arduradun nagusia dela dirudi, baina ez da horrela. Bueltan jende askok egiten du lan eta lankidetzarik beharrezko eta handiena edizio lana egiten duen pertsonak egiten du, irakurle oso trebe eta arduratsua. Bere lana izugarri onuragarria da testu batentzako», defendatu du.

Bere kasuan duela 30 bat urte konturatu zen Obabakoak beste hizkuntzetara atera behar zuenean. Orduan hasi zen Garikanorekin duen elkarlana, gerora bere liburu guztietan errepikatu dena, irribarre artean oroitu duen bezala. «Bi hizkuntzetan argitaratzen duen idazle batek ezin du lana bakarka egin, behar premia handi bat izan zen lankide bat izatearena». Ostean, itzulpenez gain idatzitako edozein lanetan behar zuela nabaritu zuen «bakarka ez nintzelako iristen nik nahi nuen lekura».

Publicidad

Garikanok adierazi duenez, duela 35-40 urte «ohikoa» zen egileak bidali bezala argitaratzea liburuak eta Atxagaren kasuan «kanpoan aurkitutako azterketa, proposamen edo zerbait aldatzeko gomendioek, ez soilik koma edo ortografia, sakoneko aldaketak» ekarri zuten elkarlana hau.

Azkenik, editore onen adibide modura ekarri dute gogora Raymond Carverren kasua. «Hainbeste gustatu zaigun idazkera editoreak guraizeak sartu dituelako da horrela», zehaztu du Atxagak. Hala, editore-egile eztabaidan «amore azkar» ematen duela esan du asteasuarrak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad