Secciones
Servicios
Destacamos
Udazkeneko aleak kaleratu ditu Munduko Poesia Kaieren bildumak; Louis Aragon eta John Berger frantsesen poesia sortak, Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà eta Iñigo Roque Eguzkitzak euskaratuta, hurrenez hurren. XX. mendeko poesiaren testiguak hautatu nahi izan dituzte -azaldu du Beñat Sarasola editoreak-, munduko poesiaren argazkia osatu nahi duen bilduman ez zegoelako frantses ahotsik ia. Euskaratutako autoreek komunean daukaten beste ezaugarrietako bat da biek izan zuten atxikimendua marxismoarekiko.
Hala ere, ibilbide eta obra desberdinak garatu zituzten biek ala biek. John Bergerren lan poetikoa ulertzeko, jakin behar da ez zela poeta soila izan, ez definizio hertsienen arabera behintzat. Bi olerki liburu publikatu zituen: 'Pages of the Wound' (Zauriaren orriak), 1956tik 1994ra idatzitako poema eta zenbait marrazki eta argazkiz horniturik, eta 'La louche et autres poèmes' (Burruntzalia eta beste zenbait poema), haren seme Yves-en marrazkiek lagunduta. Bestalde, arte plastikoak, saiakera eta narrazioa landu ditu, adibidez.
Horregatik, itzultzailearen arabera, Berger definitzen zaila da. 'Transmedia poeta'-renean kabi liteke; bere irudiak ikusita, olerkiak bere ahotsetik entzunda, osatu egiten dira testuak, beste alde berri bat garatzen dute. «Ez du bilatzen hainbeste kadentzia edo soinu jokorik, ez da edertu beharreko testurik». Maketazioak pisu handia izan ohi zuen bere liburuetan, obra poetikoari botatzen zion begirada zabal horren erakusgarri. Bere lan poetikoa jaso eta euskaratu duten lehen aldia da, eta iragarri dute ia poema guztiak sartu dituztela liburukian. Gainera, bilbumaren web orrian txertatu dituzte papereko bertsioan kabitu ez diren beste testu batzuk.
Bigarren kolaborazioa du Roquek kaieren bildumarekin. Sophia de Mello portugaldarra itzuli zuen 2015ean. Antzekotasun gutxi dute. Hark asko zaintzen zuen estetika, Sarasolaren aburuz. Liburu horren hitzaurrean dioenez, De Melloren poesiak egia estetikoa bilatzen du denbora-pasa baino gehiago: «Poemak ez dihardu bizitza ideal bati buruz, bizitza konkretu bati buruz baizik». Portugaldarraren poesia «hari sendoz» jositakoa dela deritzo Peñak, eta Bergerrena, aldiz, askeagoa dela. «Nostalgikoa, baina etorkizunera begiratzen duena».
John Bergerren kasuan, interpretazioak askeagoak dira testuen ezaugarriengatik; lengoaia poetikoa menderatzeko gaitasunagatik nabarmentzen da Louis Aragon. «Poemen barneko kadentzia, erritmo, hoskidetasun eta errimek garrantzi handia dute bere poesiagintzan, eta horiek ere itzultzea izan da Itziar Diaz del Ultzurrunen lorpen handienetakoa», nabarmendu du Sarasolak. Itzultzailea ezin izan da bertaratu aurkezpenera.
Aragonek abangoardiatik ekin zion ibilbide literario luzeari. Garai horretakoak dira liburuan jasotako lehen bi olerkiak: 'Hautua' eta 'Inauterietan amodioz hiltzeko kanta'. Dadaismo eta surrealismotik poesia formalagora egin zuen salto gerora. Aldi asko izan zituen, eta gai zein tonu aldetik ere eboluzionatu zuten haren lanek.
Neurri tradizional asko erabilitakoa da, ondo menderatzen zuen eta poesiaren teknika. Hain zuzen, transmisiorako zuen gaitasunaren erakusgarri da kantu frantziarra delakoan izan zuen eragina, kantari askok musikatu baitzituzten bere poemak. Leo Ferrek, Yves Montandek eta Jean Ferratek, adibidez.
Gerora, Aragonen olerkiak ilundu egin ziren tonu eta gaiei dagokienez. Heriotzak eta galerak garrantzi handiagoa hartu zuten urteen joan etorrian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.