

Secciones
Servicios
Destacamos
Herriz herri aurkeztua, nazioartean saritua -azkeneko saria otsailean lortu zen, Kalifornian, Mammoth Mountain hiriko Mountain Film Festivalen- 2018ko urrian estreinatu zenez geroztik Aralar mendilerroak bere baitan gordetzen dituen alderdi ugariak modu ezin ederragoan hedatzen jarraitzen du 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentalak. Orain, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mendilerroaren inguruko ikus-etzunezkoak izenburu bereko paperezko senidea du, gaur Donostian aurkeztu den liburua (52 orrialde, 12 euro), Ereinek argitaratua eta askoren laguntzari esker gauzatua. Hasieratik proiektua bultzatu duen Landarlan Natur Elkarteko Aloña Jauregik aurkezpenean azaldu duenez, «gurea bezalako elkarte txiki batentzat ezinezkoa izango litzateke horrelako proiektu bat bakarrik aurrera ateratzea». Segidan, eskerrak eman dizkie babesle nagusia izan den Kutxa Fundazioari eta laguntzaileei: Foru Aldundiko Kultura Departamentua, Ataun, Itsasondo, Ordizia eta Zaldibiako udalak, Irizar eta Orkli enpresak.
Album tankerako liburu etzanean elkarren ondoan doaz, bata bestearen parean, Iban Toledoren orrialde beteko argazkiak eta Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek sortutako testuak. Zuzendari taldeko kide ez ezik, argazki zuzendaria izan zen Toledo dokumentalean, eta Agirrek eta Eskisabelek idatzi zuten gidoia.
Iban Toledok azaldu du Aralarrek agerian utzi dituen altxorrak jaso dituela dokumentalekik abiatutako liburuak. «Erretinan gelditu zitzaizkigun planoak, dokumentalaren adierazgarri diren plano horiek izan dira liburuan islatu nahi izan ditugunak», adierazi du, oso gustura gelditu dela gehituz.
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel beasaindarrak ere gustura daude lanarekin, hasieran enkargu zena «opari» bilakatu baita oso bestelako lanetan ibili ohi diren biontzat. Agirrek argitu du «zer pintatzen dugun guk mendi baten gainean idazten», eta zergatik eman zioten baiezkoa proposamenari: Aralar delako protagonista. «Biak goierritarak gara, eta Aralar inportantea izan da gure bizitzetan umetatik. Gure aurrekoak ere Aralarretik datoz... Bestela ez ginake sekula horrelako testu baten aurrean jarriko, baina Aralar gure biografiaren parte oso garrantzitsua da», esan du Lorea Agirrek; «Aralarrekin lotura estua izan duen genealogia baten parte gara», berretsi du Idurre Eskisabelek.
Libururako alde batera utzi dituzte dokumentalean pisu handia zuten adituen ekarpenak, baina eutsi diote proiektu osoak islatzen duen naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioren inguruko gogoetari, Aralarren modu oso nabarmenean bizi den «jendearen eta inguruaren arteko harreman ezinbesteko eta korapilotsua» islatzeari. Hori dela eta, «proiektua borobiltzen duen libururako» aukeratu dute «hizkera politiko-poetikoa, politika zentzu zabal eta inklusiboan ulertuta», non hitzen edertasuna ez den bihurtzen gatazta eta arazoen estalki.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.