Arantxa Urretabizkaia, 'Azken etxea' liburuaren aurkezpenean. Unanue
111 Akademia Saria

Arantxa Urretabizkaiaren 'Azken Etxea', urteko libururik gustukoena

111 Akademia Saria eman diote irakurleek besteak beste «egilearen maisutasun» nabarmenduz eta sari-banaketa ekitaldia ekainean izango da

Jon Agirre

Donostia

Martes, 25 de abril 2023, 15:21

Arantxa Urretabizkaiaren (Donostia, 1947) 'Azken etxea' eleberria izendatu dute 2022an argitaratutako libururik gogokoena 111 Akademiako kideek. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekaineko bigarren astean egitea da asmoa.

Publicidad

Idazle donostiarrak pasa den apirilean argitaratu zuen liburua. «Egileak hasieratik aurkeztu dizkio irakurleari oinarrizko pertsonaiak eta protagonista: azken etxea erostea erabaki duen emakumea. Baina narrazioak aurrera egin ahala, idazleak zenbait errezel, bata bestearen ondotik, biltzen ditu ezusteko ikuspena agerian utziz, irakurleari jakinmina pizturik eustea erdietsiz, protagonistaren inguruan misterio gandu bat hedatuz eta haren jomuga azalduz. Elkarrizketarik gabeko kontakizuna osatu du idazleak, baina horrek ez dio irakurleari trabarik egingo narrazioaz gozatzen, egilearen maisutasunari esker», azpimarratu dute saria ematerakoan.

Aurtengoa 111 Akademia Sariaren 27. edizioa izan da. Lehena Manuel Larramendi Kultur Bazkunak jarri zuen abian 1996an Beterriko Liburua literatur aipamena (gerora 111 Akademiaren Saria bihurtua) euskal irakurleari literaturaren plazan hitza eta protagonismoa eman asmoz eta Joxean Agirreren 'Elgeta' hautatu zuten. Ordutik honakoak izan dira hautatuak:

Sarituak

  • 1996: Joxean Agirre, 'Elgeta'.

  • 1997: Ur Apalategi, 'Gauak eta hiriak'.

  • 1998: Koldo Izagirre, 'Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri'.

  • 1999: Lourdes Oñederra, 'Eta emakumeari sugeak esan zion'.

  • 2000: Ramon Saizarbitoria, 'Gorde nazazu lurpean'.

  • 2001: Joseba Sarrionandia, 'Lagun izoztua'.

  • 2002: Anjel Lertxundi, 'Zorion perfektua'.

  • 2003: Bernardo Atxaga, 'Soinujolearen semea'.

  • 2004: Pako Aristi, 'Gauza txikien liburua'.

  • 2005: Juan Kruz Igerabide, 'Hauts bihurtu zineten'.

  • 2006: Karmele Jaio, 'Amaren eskuak'.

  • 2007: Jokin Muñoz, 'Antzararen bidea'.

  • 2008: Anjel Lertxundi, 'Zoaz infernura, laztana'.

  • 2009: Irati Jimenez, 'Nora ez dakizun hori'.

  • 2010: Ur Apalategi, 'Fikzioaren izterrak'.

  • 2011: Harkaitz Cano, 'Twist'.

  • 2012: Ramon Saizarbitoria, 'Martutene'.

  • 2013: Miren Agur Meabe, 'Kristalezko begi bat'.

  • 2014: Mikel Peruarena, 'Su zelaiak'.

  • 2015: Katixa Agirre, 'Atertu arte itxaron'.

  • 2016: Kirmen Uribe, 'Elkarrekin esnatzeko ordua'.

  • 2017: Uxue Alberdi, 'Jenisjoplin'.

  • 2018: Harkaitz Cano, 'Fakirraren ahotsa'.

  • 2019: Karmele Jaio, 'Aitaren etxea'.

  • 2020: Pello Lizarralde, 'Argiantza'.

  • 2021: Eider Rodriguez, 'Eraikuntzarako materiala'.

  • 2022: Arantxa Urretabizkaia, 'Azken etxea'.

Une honetan 212 akademiakide ditu une honetan 111 Akademiak, eta horietako 114k parte hartu dute prozesuan. Izendapenerako hiru izan dira bozketak 2023ko urtarrila eta apirila bitartean eta azken honetan Urretabizkaiaren lanak Anjel Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa' saiakera izan du lehiakide. Izan ere, lehen bi faseetan hautagaiek ez zuten lortu oinarrietan zehaztutako ehunekoa.

Martxo hasieran jakinarazi zuen taldeak bigarren fasera igaro zirela bost hautagaiak, Arantza Urretabizkaiaren 'Azken etxea', Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria', Anjel Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa', Aingeru Epaltzaren 'Erretzaile damutuaren konpainia' eta Maddi Ane Txoperenaren 'Ez erran inori' liburuak. Izan ere, lehen fasean hautagaietako batek ez zuen lortu oinarrietan zehaztuta zegoen %30a.

Publicidad

Hala, 111 Akademia irakurle taldeko kideek martxoaren 26a arte izan zuten aipatutako bost lanen artean euren gustukoena bozkatzeko. Kasu honetan ere hautagaiek ez dute lortu arautegian zehaztua dagoen %40a urteko liburu kuttunena bezala izendatua izateko eta, beraz, bi bozkatuenak igaro dira finalera: Arantza Urretabizkaiaren 'Azken etxea' eta Anjel Lertxundiren 'Desertuan behatxuloa'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad