Borrar

Galdetuko balidate zein den niretzat paisaiarik ederrena ziur asko itsasoa aipatuko nuke edo lorategi kuttun bat. Baina naturarekin zerikusia ez duen paisaia ere aipatu beharko nuke: Durangoko Azokako irakurle zaparrada, uholdea, bertako ilarak, liburu sinadurak, are modan jartzeko arriskuan dauden selfiak.

Eta bai, badakit zentzuren batean jendetza hori ispilatze engainagarria ere badela, ez duela urtean zehar gertatzen dena islatzen. Ispilatzea da, baina baita errealitatea ere. Paisaia horrek niretzat duen garrantzia ulertzeko atzera jo behar dugu. Nire belaunaldikook euskarazko letren munduan abiatu ginenean, joan den mendeko hirurogeien hamarkadaren bukaeran, ez genuen ezer, ez bazen gogoa. Bereziki, ez genuen apenas irakurlerik.

Okerrago, gure aurrekoek ere ez zuten apenas irakurlerik izan. Aukeratu joan den mendeko lehen erdialdeko izenik handienak, idazlerik ezagunenak eta edozein aukeratzen duzula ere, halakoak ez zituen ehun irakurletatik gora izango. Esan dut ezer gutxi genuela, baina bagenuen zerbait: fedea. Sinesten genuen irakurleak etorri etorriko zirela, ikastolek sortuko zituztela.

Jaioko dira berriak, zen gure lelorik nagusienetako bat. Eta arrazoi genuen, geroak frogatu duenez. Eta, halere, Durangoko paisaia ez zegoen ezta gure ametsik gozoenean ere. Ez hori ez irakurle taldeak, ia gure herririk txikienean ere dauden talde kementsuak. Ez genuen irakurlerik eta orain baditugu, are gehiago, irakurle antolatuak ditugu, sare estu bat osatzen duten taldeak.

Ez dakigu zenbat diren, ez daude elkarrekin harremanetan, ez dute beraien artean esperientzia partekatzen, ez ditugu aztertu. Baina Durangoko uholdea sortzen duten errekak dira. Niretzat, mirari zoriontsua, erakundeen aldetik arreta handiagoa merezi duena. Zaindu behar genituzke, bultzatu behar genituzke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Irakurleen miraria