Joan Mari Larrarte, Elixabete Perez Gaztelu, Mari Jose Olaziregi, aurkezpenean. Usoz

Aspaldiko asmoa bete eta aitortza egiteko argitalpena

Joan Mari Torrealdaik 1991n zentsurari buruz egindako doktore-tesia argitaratu dute Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHUk eta Jakinek

Jon Agirre

Donostia

Martes, 14 de mayo 2024, 15:31

Joan Mari Torrealdaik 1991n aurkeztu zuen 'La censura gubernativa y el libro vasco, 1936-1983. Análisis de los informes del Lectorado' eta ordutik buruan izan zuen euskaltzain, soziologo, kazetari eta idazleak hura liburu formatura eramatea. Gaur asteartea Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egindako aurkeztu dute Deustuko Unibertsitateak, UPV/EHUk eta Jakinek eta agerraldian esan duten bezala ibilbide izugarri oparoan «bukatu gabekoetako bat» izan zuen. Liburuan kaleratzeaz gain, nahi duen orok klik batera du tesia Jakinen webgunean jada zintzilikatua baita.

Publicidad

«Lan ikaragarria egin zuen bizitzan zehar, eta hau, [tesia], nahi zuela esaten zuen, hil ostean nahi hori bete behar genuen», laburtu du Joan Mari Larrarte Telletxea Jakineko kideak. Iritzi bera azaldu du Euskal Gaien Institutuko zuzendariak, Elixabete Perez Gazteluk ekitaldi irekieran «Joan Mari Torrealdai Nabearena zen etxe honetan», tesiaren «berandu-xamarreko» plazaratzeak batu dituela gehituz.

Agerraldia «tesi erraldoi honek» egiten zituen ekarpenak «bere lekuan jartzeko eta aitortza egiteko» baliatu du Mari Jose Olaziregi Alustiza UPV EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko ordezkariak. Besteak beste, lan hartan planteatu zituen «periodizazioak oraindik indarrean» daudela azaldu du eta Torrealdairen irakaspenei «jarraipena» egitera deitu du. «Liburua argitaratzea ondo dago, baina hau guztia martxan jartzea dagokigu».

Hiru eragileen ordezkariek hitzartzetan hainbatetan nabarmendu duten bezala, aurkezpena bera «pozgarria ez ezik bizigarria» bada ere, hitzaldi eta liburuaz gain, «topada honek sinboliza dezakeenagatik ere» da garrantzitsua. «Akademiaren, unibertsitatearen eta kultur munduaren uztartzea gauzatzen ari gara hala nahi izan dugulako. Zoritxarrez, dirudiena baino zailagoa gertatu ohi da unibertsitateek elkarren besotik aurrera egitea», azpimarratu du Perez Gazteluk.

Doktore-tesiaren ekarpenak

Hasierako hitzartzeen ostean Lorea Agirre Dorronsoro Jakineko zuzendariak eta Xabier Eizagirre Gesalaga Jakineko erredakzio buruak Torrealdairen tesia xehatu dute. Lehenak oroitu duenez euskaltzale handiak bere ibilbide oparoak egindako lanetan hiru izan ziren «obsesioak»: euskara batua, 56ko belaunaldikideekin elkarbanatua; liburutegi nazionala lortzea eta zentsura, «gai eternoa» eta tesiaz gain beste hainbat bide eta modutan landu zuena.

Publicidad

Eduki aldetik, halako testuetan ohikoena ez bada ere, Torrealdaik lortutako estiloa goratu du, normalean ez baitira «arinenak irakurtzeko eta gehiago dira gai horiek lantzen edo ikertzen ari direnentzako». Horretaz gain, doktore-tesiko oinarriak eta ondorioak «modu irakurgarriago» batean plazaratu zituen, besteak beste 'El libro negro del euskera' (1998, Ttarttalo), 'La censura de Franco y el tema vasco' (1999), 'Artaziak - Euskal liburuak eta Francoren zentsura 1936-1983' (2000, Susa) edo azken urteetan kaleratutako 'Más allá del libro negro' (2018, Txertoa) eta 'De la hoguera al lápiz rojo. La Censura franquista en el País Vasco' (2019, Txertoa).

«Torrealdairen doktore-tesia belaunaldi bati justizia egiteko modu bat izan zen»

Xabier Eizagirre Gesalaga

Jakineko erredakzio burua

Ildo horretan, Eizagirre Gesalaga oroitu duen bezala Torrealdaik 1984an heldu zion zentsuraren gaiari eta doktore tesia 1991n amaitu zuen. Edukian murgildu aurretik «aurrekari eta testuinguruak» azaldu nahi izan ditu, bere esanetan gaira heltzeko «hainbat motibo» izan baitzituen, hala nola «pertsonalak, intelektualak eta politikoak-edo». Doktore-tesia abiatu aurretik jasan zuen lehenez, Jakin aldizkari zuzendari zela 1969an Fragak argitaratzeko baimena kendu zienean 1977ra arte.

Publicidad

Gertakari edo «arrazoi-politiko» horiek, Jakineko erredakzio buruaren iritziz, doktore-tesia «belaunaldi bati justizia egiteko modu bat» izan zen, ostean zabaldu egin zena. «Aztertzen hastean konturatu zen zentsura trantsizioko lehen urteetan interesa sortzen zuen gaia bazen ere, 1982an sozialistak boterera heltzean beste batzuk zirela jada gai garrantzitsuak eta albo batera utzi behar zirela».

Arrazoi intelektualek ere bultzatu zuten Torrealdai ikerketa gauzatzera eta, honen emaitza bezala, doktore-tesia ontzera. 1970eko hamarkadan Frantzian soziologia ikasi ostean itzuli zen Euskal Herrira eta euskal kulturaren azterketa soziologikoa egin zuen, bereziki «liburuaren gaia, literatur sistemaren azterketa». Emandako emaitzak, aurrez zerrendatuak «hiru momentu» izan direla bota du umorez Eizagirrek eta gaur kaleratutako tesia «laugarrena».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad