Borrar
Iñali Mendiguren eta Juan Garziaren itzulpen bana, hurrenez hurren Literatura Unibertsala bildumako lehena eta 100.a, 2012an heldu ziren Urrezko Libutegira. mikel fraile
Azken bi liburuekin itxi da, oraingoz, Urrezko Biblioteka

Azken bi liburuekin itxi da, oraingoz, Urrezko Biblioteka

Literatura Unibertsala bildumako hogei lan hautatu eta eskuragaitz berrargitaratzeko sortu zen ekimena, orain dela 10 urt

n. azurmendi

Martes, 30 de marzo 2021, 17:16

John Steinbeck-en 'Zeruko belardiak' ('The Pastures of Heaven'), Asun Garikanok euskaratua, izan da hemeretzigarrena Simone de Beauvoir-en 'Besteen odola' (Le sang des autres), Oier Alonsok itzulia, izan da hogeigarrena. Eta bere garaian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta EIZIEk adostu zutenez hogei liburu izango zituela Urrezko Bibliotekak, amaitutzat jo daiteke, oraingoz, ekimena.

Aurrekoak bezala Elkar-ek argitaratu dituen bi liburuen aurkezpenean –horiei buruzko informazio zehatza hurrengo egunetan helduko da– EIZIEko lehendakari Itziar Diez de Ultzurrunek gogoratu duenez, 2010. urtean adostu zuten Literatura Unibertsala bilduman oinarritutako ekimen berria abiaraztea, «ikusita Literatura Unibertsaleko lehen 100 aleak eskuraezin zeudela paperean, horietako zenbait berriz argitaratzeako».

Literatura unibertsaleko lan gogoangarrienak euskararaekartzeko egitasmoaren lehen emaitzak 1990 urtekoak dira. Sei liburu argitaratu ziren alegia aurreneko urte hartan. Herenegun aurkeztu zen 'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da', Ernest Hemingway-rena, Koro Navarrok itzulia, da oraingoz azkena, 179. zenbakiduna.

Lehen 100 aleak – Iñaki Mendigurenek euskaratutako Jonathan Swift-en 'Gulliver-en bidaiak'-etik Juan Garziak euskarara ekarritako Shakespeare-ren 'Hamlet'-era– 1990tik 2002ra bitartean argitaratu ziren, Ibaizabalen eskutik.

100 izenburu horietatik 20 aukeratu ziren berriro argitaratzeko, egiteko hori Elkarren esku geratu zelarik, lehiaketa publikoaren ondotik. «Aspaldi itzulitako obrak direnez eta bitarte horretan euskarak berak hainbat gauza finkatu dituenez«, orraztuak eta zuzenduak berrargitaratu izan dira liburuak. Horrela, bigarren bizialdi bat izan dute Saramago, Wolf, Faulkner, Verne, Austin eta beste zenbaitek.

«Orain hausnarketa egin beharko dugu jarraipena nola eman ikusteko», adierazi zuen EIZIEko lehendakariak. Izan ere «egitasmoa oso ongi joan da eta merezi du ahalegintzen segitzea garai bateko itzulpen haiek berriro denon esku jartzeko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Azken bi liburuekin itxi da, oraingoz, Urrezko Biblioteka