Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Beñat Arruti zarauztarra izan da VII. DK Poesia Lehiaketako garailea. Iñaki Rubio
Beñat Arrutik eskuratu du VII. DK Poesia Lehiaketa
'Arkeologia haragitan'

Beñat Arrutik eskuratu du VII. DK Poesia Lehiaketa

'Arkeologia haragitan' obraren «gogoeta eta hizkuntzaren distira» nabarmendu ditu epaimahaiak

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 21 de marzo 2024, 12:49

«Gogoeta eta hizkuntzaren distira trebeki uztartzen» dituela iritzita, Donostia Kultura VII. Poesia Lehiaketako epaimahaiak Beñat Arruti (Zarautz, 1999) 'Arkeologia haragitan' obra nabarmendu du, ostegun honetan jakinarazi dutenez. Hitzartzea edizio honetan izandako maila altua azpimarratuz hasi dute eta Arrutiren lanetik oso gertu geratu direla 'Ahizpa beltza' eta 'Hiria, diglosia, bakardadea'.

«Aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator. Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen belarrietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik. Lan orekatua eta koherentea da oro har, estilo eta tonu aldetik batasun handikoa. Ezleku kontzeptua lantzen du hainbat poematan, gainbehera eta maitasuna, poesiari eta hizkuntzari buruzko kezkak… Askotariko paisaia eta giroak uztartzen doa, barnekoak zein kanpokoak, naturaren ingurukoak zein urbanoak. Hizkera hanpaturik gabe egiten du aurrera, leun baina zorrotz, argitasunez, eta, aldi berean, alde ilunen arrakalak bilatuz», dio Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipik osatutako epaimahaiaren ebazpenak.

Aurreko edizioetan bezala, 1000 euroko sari ekonomikoaz gain Imanol Larrinagaren margolan bat jaso du eta Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du eta garailea 2025eko Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzera gonbidatua izango da. Hala, aurtengoan iazko garailea, Julen Apella, izango da.

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) burutu zituen Psikologia ikasketak Arrutik, Bartzelonara Ikerketa eta Esku-hartze Psikosozialeko Masterra egitera joan aurretik. Egun, adimen urritasuna duten pertsonekin ari da lanean, Zarauzko eguneko zentro batean. Hauxe izango da argitaratzen duen lehen literatura lana.

Lehiaketaren lehen edizioa 2017an antolatu zen eta Estibaliz Martinez idazle nafarra gailendu zen eta urtebete beranduago argitaratu zuen Balea Zuriak 'Azalberritze bat'. Osteko edizioetan nabarmendu ditu Gorka Salcesen 'Ego, demos, cosmos' proiektua, gerora 'Iraganaren izterrak' (2019) izenburupean argitaratu zena; Lizar Begoñaren 'Aro Beilegia' (2020); Maialen Berasategiren 'Eskuan beti zerbait' (2021); Izaskun Igoaren 'Hotza bazkatzen' (2022); eta Julen Apellaren 'Postal bat desertuan' (2023).

Balea Zuria Ariz Gorrotxategi, Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso eta Pello Otxotekok martxan jarritako argitaletxea da, urtean bi edo gehienez hiru olerki-bilduma publikatzeko. Plazaratutako lehen lana Luis Garde nafar idazlearen 'Barbaroak baratzean' poema-liburua izan zen

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Beñat Arrutik eskuratu du VII. DK Poesia Lehiaketa