Bernardo Atxaga, Donostian, elkarrizketa egin aurretik. Arizmendi
Idazlea

Bernardo Atxaga: «Beti saiatzen naiz irakurleak ikus, usain eta uki dezan»

Taxonomiak alde batera utzita, Atxagak literatura zentzumenez baliatu behar dela aldarrikatzen du, baita metaforen paper narratiboa ere

Jon Agirre

Donostia

Sábado, 7 de octubre 2023, 02:00

Harkaitz, marmol puska edo masa horretan zeuden obrak ateratzeko bidean ondo du Bernardo Atxagak 'Paradisuaren kanpoko aldeak', saiakera eta poesia uztartzen dituena eta batik bat Frantzian egindako errezitaldiak oinarri dituena.

Publicidad

– Lanak abiapuntu bezala irakurketa eta errezitaldiak ditu, nahiz eta askoz gehiago duen. Gerora ahots altuan irakurtzeko liburua da ala bakoitzak bere etxean egiteko ariketa?

– Nire oraingo pentsamendua da ez dudala onartzen bereizketarik errepresentazioan. Herri literatura edo goi literatura, ahozko edo idatzizko literatura, aipatu duzun jendearen aurrean ala bakarka irakurtzekoa... Ez dut bereizketarik onartzen, hori irakurleak liburua esku artean duela eseri eta irakurtzen hasten denean erabakitzen da. Ulertzen dut jende asko bizi dela taxonomietatik, klasera joan eta zenbat sailkapen dauden –epikoa, lirikoa...– esateaz. Hori niri ez zait batere interesatzen.

– Estilo aldetik, ipuin kutsua izan dezakeen narrazioarekin hasten da, jarraian saiakeratik asko du, eguneroko puntu bat ere hausnarketekin edo «errebuelta» deitu dituzunekin. Eta poesia. Bainuontziari tapa bezala kentzea izan da?

– Ez nuke sekula hori egingo, hartu poltsan dagoena eta poltsa hustu, oso baldarra litzateke. Kanpotik begiratuta agian liburu zaila da deskribatzen. Askoz errazagoa da generoko liburua, 11.000. detektibea azaltzen zaizunean esaten duzu nobela beltza dela. Hortik oso urruti nago. Baina barrutik, deskribapena oso erraza da. Hartzen duzu Mauzac eta zer gertatzen da? Egileak beste batzuekin egiten duen bidaia, estilo aldetik klasikoa dena, gogoetak daude. Iristean irakurketan gertatutakoa kontatzen da, ze jende zegoen. Gero beste kartzela batera, herri txiki batera. Barrutik doan irakurlearentzat liburu erraza da. Taxonomia bertatik bizi denari interesatzen zaio. Koadro batean aurrean jarri eta kubista edo inpresionista jakiten tematzen denari. Koadroa hor duzu, ez dago ez beste ezeren eta ez beste inoren premiarik.

– Deskribapenak zure liburuetan beti izan dira oso garrantzitsuak eta honetan «helburu literario» izan duzu irakurlea zurekin eramatea. Liburu oso bisuala da, kotxeko bosgarren kide bezala doa irakurlea.

Publicidad

– Nik lege batzuk ditut nire buruan eta nagusia da literatura ulertzen eta baliatzen dela zentzumenez jasotzen denarekin. Idazle batek fikzioan irakurleari hitz egin behar dio esanez 'badakizu zer ikusi duzun, zer entzun duzun, zer ukitu duzun?'. Fikzioa konkretutasunaren eremua da, esparru pribilegiatua. 'Ukitu ninduen eta oso zakarra izan zen' esaldiarekin ez duzu ezer esaten, aldiz 'lija batekin pasata bezala ukitu ninduen' idatzita irakurleak berehala nabaritzen du azalean sentsazioa. Fikzioa teoriaren, abstrakzioaren, kontrakoa da. Beti ahalegintzen naiz irakurleak ikus, usain eta uki dezan. Esate baterako kartzelako sarreran 'latza izan zen' edo bestelakoak esan nitekeen, baina ez da fikzioa. Haurdun dagoen andre bat jarrita eta pertsonaiaren bidez azalduta sarrerako ateak huts egitean ze hots edo kirrinka egiten duen. Hor bai, fikziozko literaturan deskribapen on bat denarekin lotuta dago. Ni handik igaro nintzen, baina ezin duzu esan 'kikilduta sentitu nintzen', hori ez da ezer. Jendea egunerokoan sentitzen da horrela.

– Eta topiko ere izan daiteke.

– Erabat. Ez baldin bada konkretua eta ez badio irakurleari hitz egiten topikoa da. Ez banu nik Marie jarri haurdun, zortzi hilabetekoa, ez genuke sarrera gogor hori berdin sentituko.

Publicidad

Liburuan dauden errebueltak «testua zabaltzeko» baliatu ditu Atxagak, metafora hari narratibo bezala

– Errebueltekin aipatzen dituzun sentsazioetan sakontzea lortu duzu.

– Nik garrantzia ikaragarria ematen diot teoria praktikoari, mekanikoaren egiari. Literatura egitean pieza hau kentzen badut beste honek indarra hartuko du. Eta metafora batek hari narratiboaren papera egin behar duela uste dut, bakar batek. Kasu honetan errebuelten bidez egin dut. Banekien AEBtako unibertsitate batean bizitakoa kontatu nahi nuela, eta errebuelta batekin modu naturalean sartzen da irakurlea, une oro azpitik doan metafora narratiboa delako. Hori gabe testua zabaltzea ezinezkoa da, formula bakarra 'bestalde, orain oroitu naiz' bezalakoak lirateke.

– Denok ditugu hainbat ideia bueltaka. Irakurleari ere gertatuko zaio.

– Bai, egia da ere badela arriskua irakurlea galtzeko. Liburu honetan modu ez zakarrean, ez benetan pentsatzen dudana esanez, zenbait konturi buruzko gogoeta egon behar zen. Esaterako unibertsitateak edo literaturaren irakaskuntzak. Horregatik idatzi nituen irakurritako testuak, erabat kanonetik kanpokoak. Errebuelta hori hartzea oso ondo etortzen zait unibertsitatera joan eta poesiaz nire teorizazio orrialde batean emateko. Tangente bat da, modu zakarrean esan gabe memorietan egingo dudan bezala. Hor detaileekin kontatuko dut.

Publicidad

– (...)

– Testuak irakurlearenak dira eta haien imajinazioa da nire lagunik onena. Siestaren ordezkoak irakurri nahi badituzu, detektibeenak eta... Ezin ditut sufritu. Hainbat hitzaldi eta saiotan esan dut, ezin dira bost metafora erabili lehen orrialdean. Bat erabili behar duzu eta hari atera behar diozu zuku guztia. Nire kasuan kotxean sartzen zara pertsonaiekin eta karretera bihurriarekin zoaz harilkatuz.

– Naturak pertsonaiei gertatzen zaiena kontrastatzeko zein espazioen arteko talka azaleratzeko garrantzia du.

– Nire kasuan paradisutik hurbilena paisaiaren kontenplazioa dago, paisaia halako zero puntu bat da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad