

Secciones
Servicios
Destacamos
«Best seller» izatea merezi duten eta «zoragarriak» diren 'Independentzien eguzkiak' (Ahmadou Kourouma) eta 'Arrabioen gerra' (Karel Capek) eleberriak aurkeztu dituzte astearte honetan Erein eta Igela argitaletxeek, Literatura Unibertsal saileko 187 eta 188 aleak. Halaxe laburtu ditu Koro Navarro itzultzaileak, Capeken azken liburua euskarara ekarri duena. Kouroumarena, aldiz, Aiora Jakak euskaratu du.
Irakurlearentzat «ezezaguna den mundua» dakarte bi lanek Navarrok esan bezala, lehenak «Afrika beltzenetik» eta, beraz, «exotikoak» irakurlearentzat. «Ohar asko behar ditu hemen existitzen ez diren gauza asko dituelako», bai animalia edo landaredi aldetik zein gizarte egitura aldetik. Bigarrena, aldiz, «gutxi asko mundu berdina» da, baina «70 urtez kortina batek bereiziak» izanda ezezaguna egingo da hein batean. «Eskoletako liburu beharrezkoa da, oso ezaguna, gazte guztiek irakurri beharrekoa». Ez da eleberriek elkarbanatzen duten ezaugarri bakarra, Inazio Mujikak, bi argitaletxeetako ordezkariak, adierazi bezala. «Bilatua izan ez bada ere biak dira agintearen aurka jarduteko moduak. Eta umore asko dute». Hori bai, trama aldetik «guztiz ezberdinak» dira bi lanak.
Lehena maiz Literatura Unibertsalak izan duen «eurozentrismoa» apurtu eta «muga horietatik» ateratzeko saiakeran kokatu du Mujikak. Kourouma malenki etniako -Boli Kostan, Malin eta Ginean presente dena- gizona zela azaldu du eta frantsesez idatzia bada ere «mentalitate hartatik» sortua dela. 1968an argitaratutako 'Independentzien eguzkiak' lanak deskolonizazio garaia islatzen du eta garaiko «gobernu diktatorialak» zein «osteko elite berriak» oso gogor kritikatzen ditu. «Kolonialismoak arrasto sakona utzi duela ikusten da eta elite berriak beste arau edo lege berriak inposatzen dituela, askotan talka egiten dutenak ohiturekin, sinesmenekin edo kasta sistema eta leinu antolaketarekin».
Protagonista malinke etniako Fama Bumbuya printzea da, bere kastako azken ondorengoa. Ez zen Frantziako inbasioaren oso zalea, baina jaio zen garaian «negozio aukera» zegoen eta independentziaren ondorioz arau berriak daude eta arruinatu egin da. «Hiriburuan bizi da emaztearekin eta miseriara kondenatua dago». Seme-alabak izateko arazoak dituzte eta antzutasunaren ideiak batzen ditu bi alorrak. «Leinua galtzera doa».
Egilea: Ahmadou Kourouma.
Itzultzailea: Aiora Jaka Irizar.
Argitaletxea: Erein.
Orrialdeak: 256.
Prezioa: 18 euro.
Emakumeak Afrikan bizi duen egoera ere islatzen du liburuak, bereziki hirugarren eta laugarren ataletan Salimata emaztearen bitartez. «Kontatzen da bere iragana liburua gertatzen den unera arte, hasi ablazio-erritutik, esklabotza, bortxaketa, nahitaezko ezkontzatik, senarra beste emakumeekin partekatzeko obligazioa...». Kritika zorrotzetik jasotzen ditu eta mendebaldeko ikuspegitik»gogorrak eta urrunak» direnak «irribarre» batekin irakurtzen direla kontatu du Jakak, «satira delako eta malinke herriak bizitako egoera sozial, politika eta kulturala parodiatzen» duelako. Hala, pertsonaia guztiak «oso ridikulizatuak» daude eta horretarako hainbat estrategia erabiltzen ditu: atsotitzak, animalia edo landareekin konparazio barregarriak.
Capekek idatzitako liburua «gerra zientzia fikziozko klasikoa» da. Arrabioak itsusiak dira, baina ausartak eta langile amorratuak, eta itsasertzetako txokoetan bizi dira, marrazoetatik babesean. Gizakien esklabo hasieran, urteen poderioz matxinatu eta oso maila altura heldu dira eta gizakien kultura eta usadio asko bereganatu dituzte. Horrek iskanbila eta, noski, gerra ekarriko ditu. Testuinguruak eragin handia du 'Arrabioen gerra' lanean, Bigarren Mundu Gerraren bezperan idatzia baita, 1936an, hil baino bi urte lehenago. Egileak faxismoaren eta nazismoaren aurka gogor borrokatu zen eta naziek «zerrenda beltzean» zutela azaldu dute aurkezpenean. «Heriotza zigorreko dokumentuarekin joan ziren haren etxera, baina ordurako hila zen neumoniaz».
Duela ia 70 urteko liburua bada ere, Navarroren aburuz egun oso interesgarria da. Azken bi irakurketak pandemia betean eta Ukrainako gerrak eztanda egitean egin ditu eta zenbait pasarte «bere horretan aplika daitezke», esaterako atakatik hobe ateratzeari buruzko hausnarketa edo arrabioen arteko borrokari buruzkoak. «Nonahi gure gizarte zuzenki politiko eta faltsuaren aztarnak ateratzen dira».
Egilea: Karel Capek.
Itzultzailea: Koro Navarro Etxeberria.
Argitaletxea: Erein.
Orrialde kopurua: 400.
Prezioa: 20 euro.
Egitura aldetik oso berezia da eta horrek, Navarroren hitzetan, eragin handia du irakurlearengan. Hala, duela gutxi gaztelaniaz kaleratutako edizioan «ilustrazio ederrak» sartu izanagatik irakurketa «oztopatu» dute. «Argitalpen honetan oreka oso ondo mantendu da», goraipatu du, bereziki 'Zibilizazioaren aldiak' deiturikoan, «oharrak eta guzti irakurri behar dena». Liburu erdian da, «oso luzea da eta irakurketa eteten du», baina osorik irakurtzera deitu du «geniala delako». Hala, 25. orrian dagoen ilustrazioak -Iban Landak egina- «liburuaren muina» jasotzen duela azpimarratu du. «Arrabio zibilizatuak, gure gizartera ekartzen dituzte eta politagoak bihurtzen dituzte, gustagarriagoak».
EIZIEk babestutako argitalpen hauek ekimeneko «hirugarren aroan» kokatu ditu Manu Lopez lehendakariak eta etorkizunari begira «beste hainbat bidean» daudela aurreratu du. «Laster kaleratuko dugu beste hiru itzulpen esleitzeko deialdia». Ildo horretan, 200 zenbakira heltzean aroa amaituko dela azaldu du eta orduan bilduko direla sustatzaileak «bidea nola eman» eztabaidatzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.