Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Alberdania
Bidasoa, berriro ere muga
Eneko Aizpurua | 'Gaueko azken expressoa'

Bidasoa, berriro ere muga

Eneko Aizpuruak 'Gaueko azken expressoa' (Alberdania) eleberrian 'Bidasoan gora' saiakeraren «fikziozko» 'jarraipena' aurkeztu du

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 18 de diciembre 2023, 09:44

1970eko hamarkadan, Salazarren diktaduratik ihesi eta bizimodu hobe baten bila, Portugalgo sorterritik harekin alde egin zuen António lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarriko du berriz martxan Eneko Aizpuruak idatzitako 'Gaueko azken expressoa' (Alberdania) eleberriko protagonista, Miguel Barros migrante portugesa. Pertsonaia nagusiaren ahotik eta hark bizikide izan dituen emazte-maitaleen eta seme-alaben bidez ezagutuko du istorioa irakurleak, egileak azaldu duenez. «Euskal mugaldeko familia baten gainbeherari buruzko kontakizun zatikatua harilkatzen dute denen artean», baina tonu bakarra izan ordez «inork entzun nahi ez dituen egia ttiki deserosoen eta sentimendu kontraesankor» ugari eskainiko dituzte.

Argitaratu berri duen 'Gaueko azken expressoa' eleberria Aizpuruaren bosgarren lana da. Lehen hiruak nobela beltzak ziren eta Erein argitaletxearekin plazaratu zituen -'Errauts' (2011), 'Herensuge gorriaren urtea' (2013) eta 'Lehertu da festa' (2016)- eta horiekin alderatuta 'Gaueko azken expressoa' «oso diferentea» da Galarragarentzat eta «lantzen dituen gaiengatik, erabiltzen duen tonuagatik» gertuago kokatu du Aizpuruaren laugarren lanetik 'Bidasoan gora' (Elkar) saiakera «mamitsuan irekitako bidean». «Esan daiteke fikziozko neba-arreba bikia dela, fikziozko eleberri batera baitakartza orain saiakera hartan aletutako hainbat eta hainbat gai», aurreratu du. Harekin Tene Mujika saria eskuratu zuen idazle lazkaotarrak.

'Gaueko azken expressoa'

'Gaueko azken expressoa'
  • Egilea: Eneko Aizpurua.

  • Argitaletxea: Alberdania.

  • Orrialdeak: 246.

  • Prezioa: 20 euro.

Uraren ibiliaren kontran oinez egindako bidaldiaren narrazioarekin aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak azalduko zituen, baina baita Barojaren eta Aitzolen gertaerak Espainiako Gerra Zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistak… «Gai, bestalde, ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada ematen dizkigunak», gehitu du.

Hala ere, aurkeztutako azken lana askoz haragi doala azpimarratu du Galarragak. «Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari buruzkoa; baina baita, azpigai modura nahi bada, Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa pizten duen nobela aberatsa da».

Horretaz gain Robert Menasse austriar idazlea euskaratu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bidasoa, berriro ere muga