Borrar
Izaskun Etxeberria Zufiaurrek Donostian aurkeztu du bere lehen bakarkako liburua. arizmendi
«Bideek urratutako espazioan» ahotsa berreskuratu duten denetariko pertsonaiak

«Bideek urratutako espazioan» ahotsa berreskuratu duten denetariko pertsonaiak

'Esaten ez den guztian' ipuin-bilduma argitaratu du Izaskun Etxeberria Zufiaurrek, Pamiela etxearen eskutik

nerea azurmendi

Jueves, 19 de mayo 2022, 18:53

XIX. mendeko bigarren erdialdean trena heldu zenetik, komunikazio-lotune garrantzitsua izan da Altsasu. Bertan jaio zen Izaskun Etxeberria Zufiaurre 1963an, trenbideetako langile familian. Bete-betean eutsi dio lotura horri idazle gisa ekarri duen bakarkako lehen liburuan -argitalpen partekatuetan argitaratu izan du narraziorik aurretik-, Pamielak argitaratutako 'Esaten ez den guztian' ipuin-bilduman (176 orrialde, 14 euro)

Agerikoa da txirikordatzen diren trenbideen argazki batek betetzen duen azalean. Nabarmena da, halaber, bi ataletan banatutako liburua osatzen duten hamar ipuinetako istorio eta pertsonaietan. «Pertsonaia asko ageri dira, maila sozial askotarikoak, atzerritarrak, euskaldunak, gazteak, zaharrak, erdaldunak... Trenbidea da batzen dituena eta sakabanatzen dituena, eta beste garraiobide batzuk ere bai», esan du aurkezpenean Etxeberria Idazle Eskolako garaietatik ezagutzen duen Tere Irastortzak.

Izan ere, narrazioek denbora tarte hain zabala hartzen dute –1908tik 2010era–, non garraiobideen bilakaera ere igartzen den. Idazleak berak esan bezala, «hasierako hamarkadetan trena da nagusi. Gero errepideek indarra hartuko dute, eta kamioien orroek ordezkatuko dute trenaren txistua».

Burdinezkoa izan bidea, izan asfaltozkoa, «pertsonaia denak joan-etorrian dabiltza, arazo desberdinek beharturik». Eta denek «esan ezinezkoak gordetzen dituzte, lotsak edo beldurrak isilarazitakoak». Idazle altsasuarrak alegia, «pertsona horiei ahotsa ematen die modu oso berezian», eta ipuinen bidez esan ahal dute bestela isilpean dutena. Hitz egiteko aukera eskaini die, hain zuzen, Altsuondon, «bideek urratutako espazioan».

Polloen zegoen

Badira agertu eta gero galtzen diren pertsonaiak, ipuin batetik bestera dabilenik ere bada, baina «pertsonaia guztiak dira herria», paisaia guztiz literarioan bizi badira ere adin eta mota desberdinetako izaki arruntak baitira gehienak.

Eta, pertsona arrunt gehienak bezala, zama handiko maletak daramatzate sarritan. Maleta horietan bidaiatzen dute, esaterako, pertsonaien oroitzapenek, egiazkoek eta fikziozkoek. Horiekin batera, memoria historikoak ere tarte garrantzitsua du liburuko joan-etorrietan.

Bidaia horietako bat modu zirraragarrian amaitu da liburua aurkeztu baino egun batzuk lehenago. Narrazioetako batean idazlearen aitonaren bi anaia agertzen dira: Isidro eta Eloy Zufiaurre. Biak hil ziren gerran, oso gazterik: 1937an Isidro, Bilbon, eta 1936ko uztailaren 24an Eloy, matxinatuen esku zegoen Loiolako kuartelaren aurkako erasoan. Hamarkadak zeramatzan familiak haren gorpuaren bila, eta aste honetantxe agertu da, Polloeko mausoleo falangistan hobiratu zituzten gainerako miliziano eta gudarienen ondoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Bideek urratutako espazioan» ahotsa berreskuratu duten denetariko pertsonaiak