Borrar
Ainhoa Urien 'Ehun zaldi trostan' liburua eskuan duela. Gorka Estrada
Bikoen dikotomia «arakatu» eta elkarrizketan jartzetik idatzitako ipuin liburua
Ainhoa Urien | 'Ehun zaldi trostan'

Bikoen dikotomia «arakatu» eta elkarrizketan jartzetik idatzitako ipuin liburua

Ainhoa Urienek 'Ehun zaldi trostan' (Elkar) lana aurkeztu du, genero, ahots forma eta estilo aldetik «hibridoa» dena

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 20 de marzo 2025, 17:33

«Esateko» zituen zenbait gauzetatik eta «dualismoak arakatu eta elkarrizketan jartzeko» gogotik abiatu zuen Ainhoa Urien idazleak 'Ehun zaldi trostan' (Elkar) liburua. Duela bi urte idatzi zuen lehena, hain zuzen liburuari izena ematen diona eta Urienengan «lurrikara handia» eragin zuena, eta bidean izandako «egoskorkeriarekin» oso pozik azaldu da bidean «frakasoa» ere izan dela erakusten duelako eta, bestelakoan, badirudierako «arrakastaren bidea egin duela artefaktua iristera izan den zerbaitek». Izan ere, idazketa-prozesuaren erromantizazioa ukatu du agerraldian. «Kasualitateak eragin du idaztea eta prozesua kaotikoa izan da, intuizioz edo txispaz, lehenik eskuz bulkadari segika, baina gero ordenagailu aurrean eseri eta tira behar da». Bide horretan inguruko «ekosistemak» emandako babesa eskertu du.

Liburuari izena emateaz gain, eduki eta forma aldetik ere eragin handia du lehen ipuinak, «elementu, giro, atmosfera, usain, harreman... Hitz batean, unibertsoa» izan baita osteko seien sorrera edo abiapuntua. Esaterako «baserriaren eta hirien arteko elkar eragina», nahiz eta aipatutakoa edo bestelako espazio eta denborak ez dituen ulertu bi eredu kontrajarri edo «dikotonomia» moduan, «hibridazioan eta elkareraginean» baizik. Biko horietako batzuk dira «azalak sugeritzen dituen baserria eta hiria, joan eta etorri, ihes egin eta iraun, hemen egon eta han abitatu, ezer galdu gabe denari eutsi ezina, izana eta izena», zerrendatu ditu. Horien baitan eraiki ditu pertsonaien harremantzeko moduak.

'Ehun zaldi trostan'

'Ehun zaldi trostan'
  • Egilea: Ainhoa Urien.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialdeak: 148.

  • Prezioa: 15,5 euro.

Hasiera horretan ere azaltzen da Irene, protagonista hein batean, eta osteko ipuinetan ere presentzia duena. Hori da, besteak beste, ipuin-bilduma baino ipuin-liburua dela defendatzeko eman duen arrazoietako bat. Zazpi testuetako bakoitzak «garapen propioa» izateak, hein batean «autonomoak» izateak, ipuin izaeta ematen dio eta soltean irakurtzea ahalbidetu, baina jarraian irakurrita ere zentzua edo jarraitutasuna badute, eleberri kutsua hartuz. Are gehiago, hala irakurrita, «elkar eraginean, indar handiagoa» hartzen dutela iritzi du.

Asmo edo jolas hori ere baliatu du pertsonaiekin, batzuetan bigarren mailako pertsonaia dena besteetan protagonista delako, esaterako Iban. «Perspektiba ezberdinetatik begiratzen» eta jokabide bakoitzean «gauza bat sugeritzen» dutela azaldu du, «interesgarria» suertatu zaiona, izan ere «kasualitateekin eta pertsonengan aurki ditzakegun istorio-sorpresekin» lotzeko balio izan dio. «Esango nuke errealitatean, gure harremanetan, ere gertatzen dela, bigarren plano edo periferian dauden pertsonak kasualitateagatik zentrokoagoak bihurtzen dira eta perspektibak ere aldatzen dira». Hala, «norbere zentrotik begirada desplazatzeko gonbita» dela nabarmendu du.

Horietako bi, 'Olinpiadek lasaitu egiten naute' eta 'Atzera kontaketa bat katastrofera' lehen pertsonan kontatuak dira, lehena irakurlea «interpelatzeko» bulkadagatik eta bigarrena «animalien ahotsetik» idazteko eta «espezie arteko harremana» islatzeko gogotik. Azken honek zalantzak sortu dizkio «antropozentrismoagatik». Besteetan narratzailearen ahotsa baliatu du «esan nahi nuena» esateko eta pertsonaien arteko elkarrizketak «nolakotasunean» sartzeko baliatu ditu.

Usainen garrantzia

Liburuan zehar, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak esan bezala, zenbait kontzeptuk pisu handia dute. Aipatutako dikotomia eta dialektikaz gain usaina da bat. Egileak azaldu duenez «nahita egindakoa da», nahiz eta lehen txispa kasualitatea izan. «Nora joaten dira usainak dauden lekutik desagertzen direnean?» hariari tiraka idatzi baitzuen. Hala, «lekuekin lotzeko, konektatzeko eta bertara eramateko» duten ahalmena erabili du. «Denok dakigu gure etxeak nola usaintzen duen», esan du adibide modura. Baserri inguruko giro batzuk sortzeko ere erabili du.

Kasualitatea bera da istorioko beste motorretako bat. «Asko txunditzen nau, nola alda diezazukeen bizitza». Eta ipuinen artean dauden ilustrazioak bezala, irudi edo metafora indartsuak ere badira, Mendigurenek nabarmendutako 'espagat' bezala. «Desoreka edo gaizki egotea baino, armonikoagoa sugeritu duzu», esan dio. Bat azaldu da idazlea, liburuan zehar dauden biko horiekin batuz. «».

Ostegun honetan aurkeztutakoa ez da Urienen lehen liburua, duela bost bat urte kaleratu baitzuen poesiari buruzko 'Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan' saiakera. Oraingoa Arabako Foru Aldundiak bultzatutako Ignazio Aldekoa bekari esker garatu du, nahiz eta hasiera batean eleberri bezala irudikatu zuen. Era berean, poesiatik ere asko duela azaldu du, buruan duena ez dakielako maiz «zein kontenedoretara» joango den. Are gehiago, idazlearentzat «ez da oso interesgarria» sailkapena. Hala, poesia lan bat du esku artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bikoen dikotomia «arakatu» eta elkarrizketan jartzetik idatzitako ipuin liburua