Castillo Suarez | 'Alaska'
Galera edo dolutik abiatuta, libururik «bortitzena idatzi du Castillo SuarezekCastillo Suarez | 'Alaska'
Galera edo dolutik abiatuta, libururik «bortitzena idatzi du Castillo SuarezekOroitzapen eta ilusio iturri den 'Alaska' hotela ikusita esna amesten duen neska baten narrazioak abiatzen du Castillo Suarezek aurkeztu berri duen izen bereko poesia-liburua. Txikiak zirela Etzegaraten kokatua dagoen eraikinera oinez joan zitezkeela azaldu du, baina errepide berria egin zenean albo batera geratu eta, azkenik, abandonatua izan zela. «Guretzako hotel hori Las Vegas txiki bat zen, igerilekua zeukan, aparteko zerbait zen».
Publicidad
Narrazioko neska bere etxeko puskak biltzen ari dela adierazi du egileak, «etxeko puxkak bildu eta bere bizitza kutxetan sartzen» ari dela eta amets egiten duela. «Gaztetan bezala Alaskara joaten dela». Bertan zerbitzari lanetan zegoen mutila oroitzen du, bezerorik ez zenean Virginia Wolf-en 'Orlando' eleberria eskuan zuela. Ez da ausazko oroitzapena, lan hark ere galera baitu muin. «Nire obsesioetako bat galerarena edo gure eta gure inguruan dauden espazio eta objektuen harremana da», onartu du.
Aldiz, bizitzak aurrera jarraitzen du eta hortaz dihardute poemek ere, bizitzak beti ematen duela hutsuneak betetzeko modua. «Neska ez da galeran edo doluan geratzen, berrasmatu egiten da kanta edo musikari esker». Ildo horretan, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak nabarmendu du «desamodioaz edo abandonuaz» maiz idatzi dela, «baina gutxiago tokiekin lotzen gaituzten hari ikusezinez». Narrazioko neskatxak ere gauzak jasotzen ari den bitartean gogoeta bat egiten du «gu eta gure objektuen artean dagoen hari hauskorraz. Askotan objektu horiek beste batzuen eskuetatik datoz eta zurekin geratzen dira abandonatzen zaituztenean».
Suarezen esanetan irakurlearentzat pentsatutako azalpen bat da narrazioa, istorioan koka dadin eta jarraian datozen poemek «hasi esplizitu» bat izan dezaten. Izan ere, amets horrekin «gauzekin eta tokiekin» dugun harremana islatu nahi izan du, baina «ikuspegi idilikotik» aldenduta. Ildo horretan, poemetan Suarezek irudi indartsuak sortzeko duen gaitasuna azpimarratu du Mendigurenek eta egileak berak onartu du 'Alaska' lanean pausu bat harago joan eta orain arte idatzitako libururik «bortitzena» dela. «Basatia da, oso bizirik dago eta natura oso presente dute», azaldu dute biek.
Beste liburu askok bezala, 'Alaska' lanak ere «detonante argia» du. Kasu honetan Maddi Barberrek paisaia edo leku baten doluari buruz Argia aldizkarian egindako hausnarketa bat. «Dolua kolektiboa izan behar dela aldarrikatzen zuen eta ideia hartuta, poesia norbanakoarena denez, norbanakoaren dolua landu dut». Barberrek Itoizko urek hartu zuten eskualdeari buruz zenbait ikus-entzunezko egin zituen eta haietatik irudi bat geratu zitzaion Suarezi, «ustez bizirik baina barruan hutsik» dagoena. Biak jorratuta egin du 'Alaska'.
Publicidad
Egilea: Castilo Suarez.
Argitaetxea: Elkar.
Orrialde-kopurua: 72.
Prezioa: 13,50 euro.
Asteazken honetan aurkeztutako poesia-liburua Suarezek 20 urtetik gorako ibilbide literarioan plazaratutako zazpigarren lana da. Aurrez azkena 'Irautera' izan zen, hurrengo asteetan Katalunia aldean katalanezko itzulpena aurkezten ibiliko den liburua. Horretaz gain 'Mugarri estaliak' (2000), 'Spam poemak' (2004), 'Bala hutsak' (2006), 'Souvenir' (2008), 'Urtebetetze festa' (2012 ere argitaratu zituen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.