Borrar
'Austerlitz', W. G. Sebald (Argitaletxea Igela) | Crítica y Opinión

'Austerlitz', W. G. Sebald (Argitaletxea Igela)

Memoriaren arkitektura ·

JON MARTIN-ETXEBESTE

Jueves, 16 de junio 2022, 17:38

'Austerlitz'

Idazlea W. G. Sebald
Itzulpena Idoia Santamaria
Argitaletxea Igela
Orrialdeak 374
Salneurria 24 euro

Nortasunaren eraikuntza da eleberri honen ardatza; XXI. mendeko libururik originalenen artean sailkatuta dago, beraz, maisulantzat har daiteke 2001ean zendu zen Sebalden lan hau. Narratzaileak Jacques Austerlitz izeneko pertsonaia ezagutzen du Amberesen 1967an eta hiru hamarkadatan zehar harekin izandako harremana kontatzen dio irakurleari. Liburuari izena ematen ... dion protagonistaren nortasuna XX. mende hasierako Europaren historiari lotuta dago: 1939an iritsi zen hirira protagonista, haurrez betetako trenen batean, gerraren basakeriatik ihesi. Geroztik, jendartean arrotz sentitzen da, eta bere iragana orde natzeko beharra izango du bere lekua topatuko badu. Arroztasun sentipena areagotzeko, eleberri gehiena ez-lekuetan kokatzen du idazleak (tren geltokian, adibidez): leku horietan pertsonak zenbaki bihurtzen dira eta denbora errutinek baino ez dute markatzen. Errealitatearen per-tzepzioa antzaldatua dago eta liburuak atalik ez izateak kaos hori indartzen du. Kaleen arkitektura da protagonistaren memoriaren zimendua eta hotzaren eta kasualitatearen eragina konstante bat da eleberri osoan zehar. Lehen zatiaren irakurketa ez da samurra, zenbaitentzat kontaketaren erritmoa geldoegia izan daiteke eta deskribapenetan inbertitutako espazioa, zabalegia. Bigarren zatian gurasoen bilaketan murgiltzen da protagonista eta berez-berez irakurtzen da. Edizioari dagokionez, Alain Urrutiaren azal dotorea darama eta autoreak berak txertatutako argazki eta planoen erabilera bitxia ere mantendu dute. Idazlearen dokumentazio lanak errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak esploratzen ditu. Idoia Santamariaren itzulpena goi-mailakoa da. Liburua hasieratik hobeto ulertu nahi duen irakurleak Joseba Sarrionaindiaren gibel-solas argigarritik has dezake irakurketa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Austerlitz', W. G. Sebald (Argitaletxea Igela)