'Erradikalak' Ane Labaka eta Beatriz Egizabal (Susa Argitaletxea)
Galtzerdiak bularretakotan ·
Secciones
Servicios
Destacamos
Galtzerdiak bularretakotan ·
JON MARTIN-ETXEBESTE
Jueves, 7 de julio 2022, 14:03
Liburu honi heltzea gustuko pelikula bat ikusi ostean hura inspiratu zuen liburua irakurtzearen pareko da. Ikusitakoa gogoratuz edo ikusi gabekoak irudikatuz irakurri liteke.
Idazleak | Ane Labaka / Beatriz Egizabal | |||
---|---|---|---|---|
Argitaletxea | Susa | |||
Orrialdeak | 152 | |||
Prezioa | 13,30 euro |
Bost urte daramatzate Labakak eta Egizabalek oholtza gainean 'Erradikalak gara' eta 'Eradikalak ginen' izeneko ikuskizunak defendatzen, eta orain etxeko egongelan ere gozatu ... liteke haien antzezlanaz. Susaren 'Ganbila' sailaren barruan argitaratu da bi antzezlanak biltzen dituen liburua. Jule Goikoetxeak hitzaurre poetikoa ida-tzi du bi antzezlanen sarrera gisa, eta autoreek eurek idatzi dute hitzatze interesgarria. An-tzezleen hasierako asmoak, haien ibilbidearen errepasoa eta emakumeek plazandre izateko gainditu behar dituzten oztopoen azalpena biltzen dira bertan. Antzezlanak hainbat gai astintzen ditu: euskararen jatortasuna, gaztetasuna, kultur aniztasuna… Baina generoa da ildo garrantzitsuena: emakumeek pairatzen dituzten biolentziez eta intersekzionaliteaz mintzo da liburua, neurritasunera moldatu beharraz; eta baita emakumezkoen sexualitateaz ere, aurretik gutxitan entzundako gordintasun finez. Labakaren pertsonaia da goi mailako bertso idatzien bidez gaiei hitza eta gogoeta jartzen dizkiena eta Egizabalena plazaratutako gai potoloei 'clown' ukitua eransten diena; lehenak puxika puzten du haren paretak tentsatzeraino eta besteak puxika husten du, zulo txikiak eginaz edo zartaraziz. Bikote komiko honek beraien kontraesanak seinalatzeko beldurrik gabe dihardu, erroerrotik; baina aldi berean umorez. Hala aitortzen du emanaldiko lehen bertsoan: «Gozatu gure kontraesanen/ lehenbiziko geltokia». Hori da liburuaren arrakastatako bat: ezerosotasun erosoa, zartakoa eta ukendua elkarren segidan. Azkura eragiten du, mina aldizka, baina sendatu ezin daitekeen zauririk eragin gabe.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.