Secciones
Servicios
Destacamos
KARLA FERNÁNDEZ DE GAMBOA VÁZQUEZ
Jueves, 7 de julio 2022, 15:18
'Itzal itzela' Leire Bilbao idazleak (Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria, 2017) eta Yolanda Mosquera ilustratzaileak (Literatura lanaren Ilustrazioaren Euskadi Saria, 2018) elkarrekin sortu duten lehenengo liburua da. Txalogarria da Ikaselkar argitaletxea entzute handiko euskal artistek sortutako album ilustratuen alde egiten ari den apustua. ... Bilbaok berak aitortu du materiari eta energiari buruzko istorio bat idazteko proposamena jaso zuenean, ez zuela espero neskatxo batek bere amonarekin hondartzan igarotzen duen egun bati buruzko istorio bat asmatzea. Album honen protagonistak, Paulek, izugarri gustuko du amonarekin batera goi zean goiz hondartzara joatea. Heldu bezain pronto, amona itsasoan pulunpatu da; Paulek, ordea, nahiago du kalatxoriei begira toallan egotea edo hondarrarekin jolastea. Hondar azpian zer ezkutatzen den jakin nahian, bere itzala ikusi du. Baina zein da itzalean ikusi duena? Ez du, akaso, lehoi baten itxura? Lehoi itzalak eragin dion hasierako beldurrari aurre egin ondoren, primeran pasatuko du berarekin jolasean. Horrela, protagonistaren pentsamenduen eta sentsazioen berri ematen duen testuarekin eta ilustrazio koloretsuekin, neskatxo baten irudimenezko jolasa erakusten zaigu. Bere beldurrei aurre egiteko aukera ere ematen dion jolasa da hori. Izan ere, itzalarekin jolastu ondoren, amonarekin batera itsasoan murgiltzeko adorearekin sentituko da. Horrela, uretan txiplitxapla aritzea zein dibertigarria izan daitekeen ere deskubrituko du. Bilbaok eta Mosquerak, hitzen eta ilustrazioen bidez hurrenez hurren, trebetasun handia erakusten dute udako egunerokotasuna gertakizun poetiko eta eder bihurtzeko. Gure ingurua beste era batera begiratzera eta beha-tzera gonbidatzen gaituzte album honen bidez. Nolakoa izango ote da gure itzala uda honetan?
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.