Borrar
'M ama eme ume', Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez (Elkar)

'M ama eme ume', Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez (Elkar)

Mama, mami, mamu ·

JON MARTIN-ETXEBESTE

Miércoles, 29 de junio 2022, 14:49

Amatasunak irauli egiten du emakumezkoen bizitza. Ama bakarra dagoela esan ohi da, baina ama adina ama izateko modu badira: ohi baino zaharrago ama izatea erabakitzen dutenak, ama izatea inoiz erabaki ez zutenak, adopzioko haurrak dituzten amaordeak, bikotekidea erditu arren ama direnak…

M ama eme ume

Idazleak Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez
Argitaletxea Elkar
Orrialdeak 324
Prezioa 23euro

Liburuak dena jartzen du ... zalantzan. Haurren zaintza lanak (eta, bide batez, helduena eta zaharrena) nola egiten diren jabetzeko edo alternatibak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Norbanakoek, komunitateak eta zerbitzu publikoek zaintza lana zein puntutaraino partekatu eta banatu beharko luketen kuestionatzen du. Egun go ongizateak zaintza zen bateraino erraztu duen aipatzen du, baina sistema kapitalistaren erritmoek eta estutasunek norbanakoak nola estutzen dituen ere salatzen du. Elkarrizketatutako ama batzuek diote feminista izatea eta ama izatea batzuetan gatazka eta kontraesan iturri izan zaiela. Jendartean amatasunaren instituzioari lotutako betebeharrak zeintzuk diren seinala tzen da liburuan eta norbanako gisa zenbateraino juzgatuak izan diren ere azpimarratzen du. Haur baten etorrerak bikote harremanetan eragiten duen lurrikaraz ere hitz egiten da, eta min tzagai dira biolentzia obszetrikoa, edoskitzea, eta sexualitatea ere. Tene Mujika saria irabazi zuten iaz Lagomak eta Fernandezek, eta hau izan da haien ikerketaren emaitza. June Fernandezen sarrera interesgarri bat dakar liburuak, epilogo bat, eta amatasunarekin lotutako bibliografia interesgarria; eta, tartean, lanaren mamia: 13 laguni egindako elkarrizketak. Mimoz eta mamiz, eta doitasun zientifikoz, egindako liburua da lesakarrena. Liburu inspiratzailea da, inondik ere, guraso direnentzat edo izateko asmoa dutenentzat. Konplizitateak eraikitzeko eta inertziak deseraikitzeko ezinbesteko altxorra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'M ama eme ume', Erika Lagoma eta Estitxu Fernandez (Elkar)