Aiora Sampedro
Viernes, 21 de junio 2024, 20:40
Eneko Aizpuruak bi urte lehenago argitaratu zuen 'Bidasoan gora' saiakeran oinarritua ekarri du orain eleberri hau. Liburu hartan ibaiaren inguruan zedarritutako istorioak bildu eta lokarri batekin inguratzen bazituen, 'Gaueko azken expressoan' istorio horiek aitzakia hartu eta protagonistak aske dira misteriozko eleberri honetan haien nahiak, grinak, zalantzak, damuak azaleratzen. Kontakizunaren hasierarako aitzakia protagonistak haurtzaroko António lagunaren berri izatean datza. Harekin biltzera Portugalera, ekiten duenean, Euskal Herrira heltzerainoko ibilbidea gogoratuko du. Beraz, mantentzen ditu bi ezaugarri nagusi: testigantza eta memoria ariketa.
Publicidad
Gaueko azken expressoa
Egilea: Eneko Aizpurua
Argitaletxea: Alberdania
Orrialdeak: 246
Prezioa: 20 euro.
Paria guztien ahotsa biltzen da kontakizunean hartara. Baina beti ere, ikuspegi zorrotz eta humanitario batez. Egoa, matxismoa, arrazismoa….denak nahasian ageri dira eta guztiak biktimen ahotsetatik. Horrela, liburuak erakusten du hein batean, sistema baten barnean azpi-sistemak gurutzatzen diren heinean, nola sistema bateko biktima izan daitekeen beste bateko biktimario eta alderantziz. Hartara, diktadura portugaldarretik ihesi doan gazte paria, senar matxista bilakatuko da urteen joanean, edota haren emazte euskalduna, Amerika erdialdetik inmigratutako emakumeen gorrotatzaile arrazista.
Eleberri guztian zehar han hemenka ematen diren gakoen arabera haziz doazen ideiak badira ere, azken orrialdeetan ematen ditu kontakizunaren klabeak Aizpuruak: lagun ohiari egindako traizioa eta nork bere bizitzaren zioa topatzeko duen larrimina. Azkenean, Antónioren itxialdi psikiatrikoa geratuko da agerian protagonistarentzat. Eta hori du alderdirik aberatsena, izan ere, irakurlea hausnarrean uzten duen lana da hau; psikiatria eta psikologia tratamenduen agerpenak ez ote duen deserrotuen psikosia nahitaezkoarekin zerikusirik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.