'Zarata do maiorrean biolin eta pianorako', Iban Barrenetxea

Duelu musikala ·

KARLA FERNÁNDEZ DE GAMBOA VÁZQUEZ

Viernes, 10 de junio 2022, 13:32

Zarata do maiorrean biolin eta pianorako

Idazlea Iban Barrenetxea
Argitaletxea Ikasselkar
Orrialdeak 36
Prezioa 13,15 euro

Bi urte igaro dira Ikaselkar argitaletxeak lehen irakurleei zuzendutako 'Kimu' bilduma martxan jarri zuenetik. Harrezkero, euskal haur literaturan ezagunak diren idazle eta ilustratzaileen hamaika liburukaleratu dituzte, eta Iban Barrenetxearen 'Zarata do maiorrean biolin eta pianorako' da orain arteko azkena.

Publicidad

Iban Barrenetxeak, hain bereizgarria duen ilustrazio- ... estilo dotorearekin, garai viktoriarrera garamatza eta musika klasikoko saio batera gonbidatzen gaitu. Protagonistak zintzo itxurako bi anai-arreba dira, etxean daude eta batak pianoa jotzen duen bitartean besteak biolina jotzen du. Hasiera batean, bi haurrak sinkronia ezin hobean daudela dirudi, bakoitza bere partituran gogoa bilduta, elkarrekin jotzen ari diren piezaz gozatzen. Harik eta pianistak erritmoa bizkortzea erabakitzen duen arte. Biolinistak, aldiz, nahiago du melodia gozoarekin jarraitu. Anai-arreben arteko desadostasunak eztabaida handia sortzen du, eta bakoitzaren erreakzioak hain dira gehiegizkoak, ezen eztabaida bien arteko jolas bihurtzen baita. Hitzik gabeko album bikaina da hau.

Iban Barrenetxea irudien eta musikaren hizkuntzez baliatzen da umorez beteriko istorio hau kontatzeko. Irakurleek orrialde batetik bestera zer aldatzen den antzeman beharko dute, eta batek baino gehiagok barre egingo du bi musikarien arteko eztabaidak etxean zein puntutaraino eragiten duen ikusterakoan. Izan ere, hasiera batean oharkabean pasa daitezkeen beste pertsonaia batzuk, hala nola katua edo Ludwig van Beethoven konpositorearen koadroa, eztabaidaren lekuko dira eta bi haurren emozioen eta jolasaren ondorioak jasango dituzte. Protagonisten gurasoak ez dira oso pozik euren seme-alaben kontzertu zalapartatsuarekin, baina irakurleentzat punta-puntakoa izango da. Bravo!.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad