Secciones
Servicios
Destacamos
Euskaltzaindiak aurreko mendearen 80ko hamarkadan abiarazi zuen Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoaren mamia «modu lau eta erakargarri batez» gizarteratzeko asmoz 'Denboraren gurpilean' liburua kaleratu du euskararen akademiak. Argitalpenarekin, gainera, Berba-mintzoak bilduma estreinatu da. Agerraldian izan dira Adolfo Arejita euskaltzain osoa eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoaren zuzendaria, Ibon Urgoiti Laboral Kutxako Negozio Garapeneko zuzendaria eta Zuriñe Goitia Euskaltzaindiko teknikaria.
Goitiak aletu ditu liburuaren zehaztasunak eta azaldu duenez lehen aleak «denboraren antolaketari eta egutegiari lotutako kontzeptuak», bai eta erabilitako formak jaso. Hala, «irakurleek euskararen eremu barruko hainbat kultura-, bizimodu- eta ohitura-adierazpen aurkituko dituzte». Egitura aldetik, hiru atal nagusi ditu. Lehenean astearen egunak, urtaroak eta urteko hilabeteak zehazten dira; bigarrenean, 'Egunaren atalak eta agurrak', egunsentia, goiza, eguerdia, arratsaldea eta erabilitako agurrak xehetu dira; eta hirugarren eta azkenean 'Urteko egun seinalatuak', urte barruko egun printzipalei erreparatu zaie, «Urteberri egunetik Eguberri egunera bitartekoei».
Edukia osatzeko Markel Urrutia ilustratzaileak hainbat irudi egin ditu eta atal bakoitzak QR kode bat du hizkuntza-mapetara jo eta hantxe ezarritako lexiko-adierazpen guztien irudikapen geografikoa eskuratu ahal izateko.
Bere hitzartzean Arejitak aurreratu du jarraian argizagiei eta eguraldiari buruzko ale bana helduko direla. «Hamabi edo hamairu gai-arloko sorta dugu aurrez begiz jota». Era berean, 80. hamarkadan eginiko inkesta horietan jaso ziren ipuin, kontakizun, erritu, esamolde, kanta, ohitura eta sineskerak, orain arte publikatu gabeko material interesgarria kaleratuko da.
Izaera etnografikoa duen egitasmoa da eta Euskaltzaindiak 1984an abian jarritako Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) obran jasotako lekukotasun oparoan du oinarri. «Finean, hizkuntza atlasa da, eta ahozko euskararen aldaera desberdinak mapetan agerian ematea du helburu», oroitu dute. Arejitak adierazi du «Denboraren kontzeptua da lehen liburukirako hautatu dugun gaia. Ondoren etorriko dira argizagiei eta eguraldiari dagozkionak, eta arian-arian, Atlasaren inkestan jorratu ziren gai-arlo nagusiak. Hamabi edo hamairu gai-arloko sorta dugu aurrez begiz jota».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.