Nerea Balda idazle eta irakaslea

Distantziaren lurraldea arakatzen du Nerea Baldak bere lehen eleberrian

Pamiela etxeak plazaratu du 'Atzerrian', «bizipen unibertsal» baten inguruko liburua. Krisialdia bizi du protagonistak

Amalia Ibargutxi

Donostia

Domingo, 2 de junio 2019, 12:14

Hazteak, askatzeak eta, era berean, erroak sendotzeak badirudite kontu kontrajarriak, baina hirurak gorpuzten ditu Nerea Baldaren (Irurtzun, 1975) eleberriko protagonistak. 'Atzerrian' kaleratu berri du nafarrak Pamiela etxearekin, «krisialdi eta zalantza existentzialak» bizi dituen emakume gaztearen inguruko eleberria.

Publicidad

Duela urte batzuk idatzitako testua da, iaz Getxoko Ramiro Pinilla eleberri laburren lehiaketan saria irabazi eta orain plazaratu badute ere. Istorioak atzerrian bizi den emakume bat du ardatz. Itzultzailea da, ikasketa maila altukoa, Londonen bizi da, eta han egiten du lan. Desiratzen zituen helburuak betetzea lortutakoan, ordea, hutsunea haziko zaio barrenean.

Autorearen arabera, «bizipen unibertsal« baten inguruko nobela emozionala da; gertatzen dena baino, sortzen diren zirrarek daukate pisua. Baldak uste du estilo kontua izango dela, seguru aski. Izan ere, iritzi du baduela joera barrukoari erreparatzeko, emozioei, nahikoa erraztasunez. Eguneroko eta bidaia kuadernoekin ekin zion idazteari, eta unibertsitate garaian olerkigintzan zentratu zen gehiago.

Euskal literaturaren jarraitzaile sutsua da, aitortzen duenez, baina ez da testu edo liburu zehatzen batean inspiratu liburua idazteko. Lau ahotsetatik kontatzen du protagonista izengabearen istorioa, lau narratzaile baliatuta. Horrela, bati edo besteari esker, erreflexio, aitzakia, sentimendu eta gogoeten berri jasotzen du irakurleak.

Distantziak leku handia hartzen du liburuan. Baldak berak ere aitortzen du etengabe, ia nahi gabe, ateratzen zitzaiola kontzeptua eleberria idazten ari zela. Beste pertsonaia bat da ia, leku bat bere horretan.

Publicidad

Distantziaren eraginak jorratzen ditu, atzerrian bizitzeak areagotzen dituen ezintasun eta gaitasunak. Bestalde, istorioak aurrera egin ahala, protagonistak sentitzen dituen herrimina eta ilusio falta obsesio batek beteko ditu, «obsesio zehatz batek«.

Iaz, 'Atzerrian' testuarekin irabazitako lehiaketaz gain, Iruñean egile berrientzat antolatutako narrazio eta poesia sari nagusiak ere irabazi zituen. Narrazio saria 'Ahizpak' lanarekin; poesiarena 'Patriketan gordeak' lanarekin lortu du. Ogibidez irakaslea da bigarren hezkuntzan, Altsasuko institutuan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad