![Donostiako toki ezagunen historia ez hain ezaguna](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201910/07/media/cortadas/donostia1-knMH-U903451824405v-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Donostiako toki ezagunen historia ez hain ezaguna](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/201910/07/media/cortadas/donostia1-knMH-U903451824405v-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Liburu txikia da, helburu askotarikoak dituena. Labana suitzar batekin alderatu du Nerea Azurmendi idazle eta Diario Vascoko kazetariak 'Donostia' liburua, hiria ezagutzeko gida modukoa dena, batetik, eta euskara ikaslearentzako irakurketa didaktikoa, bestetik. «Idazle batek duela gutxi esan zidan txikitan gehien txunditu zuen objektua zela halako labana bat, hainbeste funtzio dituena. Eta liburu honen tankerakoekin ere hala gertatzen da», azaldu du, sortzaile haren hitzak gogora ekarrita. Balio dezake hiria ezagutzeko, eta balio dezake B1 mailako euskara-ikasleei erakusteko, baita ere.
Elkar argitaletxearen irakurgai mailakaturako Arian bildumaren baitan plazaratu dute liburua, Baiona, Bilbo, Donibane Garazi, Gasteiz, Iruñea eta Maule-Lextarreko gidek osatuko duten azpi-bilduma modukoan. Ipuin, nobela eta testu periodistikoak jasotzen dira bertan. Gainerakoak Durangoko Azokan aurkeztuko dituzte, abenduan. Azurmendiren lana osatu dute Asisko Urmenetaren ilustrazioek, Dom Campistronek koloreztatu dituenak.
Proiektua aurkeztu ziotenean, istorioa praktikotasunetik sortzea erabaki zuen. Donostia ezagutzeko ibilbide «egingarria» idatzi du, goiz bakarrean oinez egin daitekeena; Tabakaleran hasiko dute bidea liburuko hiru protagonistek, izeba donostiarrak eta kanpotik bisitan etorritako Anne eta Simon ilobek. Eraikinaren azken solairuko terrazatik eramango ditu Maria Cristina zubira, Gipuzkoa Plazara, Gros auzora edota Parte Zaharrera. Historia eta istorioak uztartuz, hiria eta hiritarrak erretratatuko ditu idazleak.
Saiatu da «iradokitzen esaten baino gehiago», zeren eta badira «toki asko aski ezagunak direnak, ondoan edo atzean horren ezaguna ez den beste bat daukatena». Gida «arrunt» batek jasoko lituzkeen tokiak hautatu ditu, beraz, bide batez beste kontu batzuetara eramateko irakurlea.
Altxor ezkutuak alboratu eta atea zabaldu nahi izan dio Donostiaren osaketa prozesuari. Izan ere, ondarearen defendatzaile sutsua da Azurmendi, uste du hiriaren izaera eta historia azaltzeko balio dutela arkitektura eta hirigintzak. Jakin mina piztu nahirik, monumentu horien B aldeak jaso ditu.
Azurmendi ez da donostiarra, «bertakotua» da. Olaberrian (Gipuzkoa) jaio denaren kanpoko begirada horrek lagundu omen dio dena lotzen, nahiz eta aitortu duen hasiera batean sortutako testua monumentalista eta oso historikoa atera zitzaiola.
Gaineratu du praktikotasuna izan duela lagun liburua idazterakoan. «Donostiara hurbiltzen dena, Tabakalera ingurua helduko da, trenez edo autobusez. Eta ondoren, kafea hartzen badu, handik gertu izango da, seguru aski».
Pragmatikotasun horren erakusgarri, berarekin egin zuten ibilbidea Urmenetak eta Campistronek. Argazkiak atera zituzten, eta gero, zuzenean tintaz marraztu zituzten ikusitakoak, arkatzik erabili gabe, Gorriti tabernan egindako lehen krokisetan.
Liburu hasieran jaso du Urmenetak istorioak proposatzen duen hiriko mapa. «Mapa erdi-sentimentala« da, aurreratu duenez: Mikel Laboa Antiguan kantari, Oteiza eta Txillida elkarri eskuak luzatuta, andre zigarrogileak eta Donostiako euskaltegiak irudikatu ditu, besteak beste.
Hain zuzen, Ilazki euskaltegiaren ekimena dago liburuaren oinarrian, hirian zehar antolatzen zuten ginkana. Irakurgaiari lotutako ariketek, audio-liburuak eta hiztegiak osatzen dute liburukia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.