
J. A.
Viernes, 21 de marzo 2025, 12:18
Iker Aranberrik Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Saria ekainaren 3an jasoko du Donostiako Santa Teresa Komentuko areto nagusian 18:00etan egingo den ekitaldian eta, horretaz gain, Pamiela argitaletxeak liburua kaleratuko du. Hala jakinarazi dute gaur Poesiaren Nazioarteko Eguna baliatuta egindako agerraldian.
Publicidad
Aranberrik adierazi duenez «sari hau jasotzeak ilusio berezia egin dit, txikitatik edo gaztetatik izan dudan amets bat betetzera datorrelako; beti izan dut noizbait liburu bat argitaratzeko ilusio hori eta aparteko poza ematen dit Xabier Lete handiaren izena daraman sariketa bati esker publikatzea nire lehenengo poemarioa». Bere hitzartzean Luis Garde poeta zitatu du: «Esan zuen 'oroimena auzolana da' eta iruditzen zait erakunde, argitaletxe eta idazleon arteko lan, edo auzolan, honi esker, Leteren figura, izena, lana eta oroimena bizirik mantentzea lortzen dugula. Sariketak, baita ere, nola ez, idazten eta sortzen jarraitzeko akuilua ere eskaini dit».
Ebazpena jakinaraztean Lourdes Otaegik eta Lander Majuelok osatutako epaimahaiak 'Baden Verboten' ('Debekatuta dago ibaian bainatzea', alemanieraz) obraren «heldutasun poetiko harrigarria, bai edukian, bai egituran, imajinarioan eta hizkuntzan» nabarmendu zuen. Era berean, irabazleare idazkera «bizia, aberatsa eta egokia» dela azpimarratu zuten eta «bistakoa» dela «euskararen aukera guztiak sakon ezagutzen dituela -eta maiuskulaz erabiltzen dituela-, hori gabe ezinezkoa delako halako proiektu poetiko handinahia gauzatzea».
Hamasei lan aurkeztu ziren orotara eta horietatik aurkeratzeko arrazoietako bat askotariko gaiak izan ziren. Lehen begiratuan eman lezake elkarren artean zerikusirik ez duten hainbat poemaren bilduma hutsa dela, baina inondik inora ez da horrela. Osotasun bakar eta trinko baten poemategia da, eta naturaren ezagutza sakonetik eratorritako irudiek izugarri inportatzen dute», esan dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.