Borrar
Andres Iñigo, Sagrario Aleman, Jabier Arakama eta Paskual Rekalde. Euskaltzaindia
Erraimun Olabideren euskarazko Biblia eskuragarri jarri du Euskaltzaindiak webgunean

Erraimun Olabideren euskarazko Biblia eskuragarri jarri du Euskaltzaindiak webgunean

Liburuaren orrialdez orrialdeko argazkiak daude «testuarekiko erabateko fideltasuna ziurtatzeko», baita Bibliaren kontsultan bilaketa sistema erabiltzea, hots, aipuak liburuz liburu, kapituluz kapitulu eta txatalez txatal errazki aurkitu ahal izatea

I. Mendia

Miércoles, 1 de enero 2025, 13:10

Erraimun Olabide josulagun eta euskaltzain osoaren (Gasteiz, 1869 - Tolosa, Okzitania, 1942) euskarazko Biblia erabiltzaileen esku jarri du Euskaltzaindiak, Akademiaren webgunean eskegita. Euskara «noranahiko bihurtzeko ahaleginean» ondutako lana da, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez, eta horrek argitzen ditu egindako hautuak eta erabilitako moldeak. «Ez zen hori izan Arantzazuko Biltzarraren ondotik (1968) Euskaltzaindiak hartu zuen bidea, baina egokia da idazlan erraldoi hau berreskuratzea, aztertzea, eta egokiro balioetsi eta baliatzea, gizartearen esku jarrita», adierazi dute.

Argitalpenak bi baliabide nagusi ditu: liburuaren orrialdez orrialdeko argazkiak eskaintzea, azken buruan testuarekiko erabateko fideltasuna ziurtatzeko, eta Bibliaren kontsultan bilaketa sistema erabiltzea, hots, aipuak liburuz liburu, kapituluz kapitulu eta txatalez txatal errazki aurkitu ahal izatea.

Baliabideak horiek izanik, pantaila begiz jota irakurleak erraz atzemango dio funtzionamenduari, baina erabiltzeko orduan kontuan hartu behar da, alde batetik, testua ez dela batere ohikoa eta horrek irakurlearen begietara arroztasun sentimendua piztu lezakeela, Olabideren ortografia eta morfologia urrun baitaude bai 1900 aurretik arruntak ziren euskarazko molde ortografiko guztietatik, bai euskara batuaren garaian gure artean zabaltzen eta sendotzen diren arauetatik. «Ondorioz, testu transkribatua ez da erabat ziurra eta hainbat kasutan liburuaren argazkietara jo behar da argitasun bila», gaineratu dute.

Beraz, Euskaltzaindiak webgunean jarri duena ez da Olabideren Bibliaren edizio kritiko bat, helburua ez baita liburuaren orrialdez orrialdeko argazki hutsa eskaintzea, bilaketa sistema eraginkor batez hornitzea baizik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Erraimun Olabideren euskarazko Biblia eskuragarri jarri du Euskaltzaindiak webgunean