I. Mendia
Miércoles, 1 de enero 2025, 13:10
Erraimun Olabide josulagun eta euskaltzain osoaren (Gasteiz, 1869 - Tolosa, Okzitania, 1942) euskarazko Biblia erabiltzaileen esku jarri du Euskaltzaindiak, Akademiaren webgunean eskegita. Euskara «noranahiko bihurtzeko ahaleginean» ondutako lana da, Euskaltzaindiko iturriek jakinarazi dutenez, eta horrek argitzen ditu egindako hautuak eta erabilitako moldeak. «Ez zen hori izan Arantzazuko Biltzarraren ondotik (1968) Euskaltzaindiak hartu zuen bidea, baina egokia da idazlan erraldoi hau berreskuratzea, aztertzea, eta egokiro balioetsi eta baliatzea, gizartearen esku jarrita», adierazi dute.
Publicidad
Argitalpenak bi baliabide nagusi ditu: liburuaren orrialdez orrialdeko argazkiak eskaintzea, azken buruan testuarekiko erabateko fideltasuna ziurtatzeko, eta Bibliaren kontsultan bilaketa sistema erabiltzea, hots, aipuak liburuz liburu, kapituluz kapitulu eta txatalez txatal errazki aurkitu ahal izatea.
Baliabideak horiek izanik, pantaila begiz jota irakurleak erraz atzemango dio funtzionamenduari, baina erabiltzeko orduan kontuan hartu behar da, alde batetik, testua ez dela batere ohikoa eta horrek irakurlearen begietara arroztasun sentimendua piztu lezakeela, Olabideren ortografia eta morfologia urrun baitaude bai 1900 aurretik arruntak ziren euskarazko molde ortografiko guztietatik, bai euskara batuaren garaian gure artean zabaltzen eta sendotzen diren arauetatik. «Ondorioz, testu transkribatua ez da erabat ziurra eta hainbat kasutan liburuaren argazkietara jo behar da argitasun bila», gaineratu dute.
Beraz, Euskaltzaindiak webgunean jarri duena ez da Olabideren Bibliaren edizio kritiko bat, helburua ez baita liburuaren orrialdez orrialdeko argazki hutsa eskaintzea, bilaketa sistema eraginkor batez hornitzea baizik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.