Borrar
Garazi Ugalde itzultzailea, 'Kanbodiako enbaxada' eleberria eskuan duela. Usoz
«Esklabotza moderno» eta gizarte desberdintasunei buruzko hausnarketa
Zadie Smith | 'Kanbodiako enbaxada'

«Esklabotza moderno» eta gizarte desberdintasunei buruzko hausnarketa

Zadie Smithen 'Kanbodiako enbaxada' (Igela) itzuli du Garazi Ugaldek, Londreseko ipar-mendebaldera heldu den Fatou etorkinari buruzko eleberri laburra

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 17 de junio 2024, 17:21

Hainbat herrialdetan bizi ostean Londreseko ipar-mendebaldeko auzora heldu den Fatou etorkinaren istoriotik abiatuta «zapalkuntzaren istorioa» da Zadie Smith idazlearen 'Kanbodiako enbaxada' (Igela) eleberri laburra, Garazi Ugalde itzultzaileak euskarara ekarri duena. «Esklabotza modernoa, gizarte desberdintasuna islatzen duten lanei buruzko hausnarketa da», gehitu du Inazio Mujika Igela argitaletxetako kideak.

2012 urteko udan Fatou neskame ari da antza Asiako familia baten etxean. Haiek ere migratu zuten, akaso Indiatik, baina gizartean gora egin dute eta ongizate maila lortu dute. «Gupidagabeak dira, maila okerragoan bizi dena zapaltzen dute». Horren adibide modura aipatu du Ugaldek ez diotela ordaintzen edota pasaportea ere gordea diotela. «Gatibu modernoa da, egungo gizarteko esklabotza mota». Gai nagusi horretaz gain bestelakoak ere lantzen dira, «kultur aniztasuna, arrazakeria edo erlijioa», batik bat bizipenetatik abiatuta Andreu lagunarekin dituen eztabaidetan. «Horrek egiten du hain errealista eta pertsonaiak hain benetako». Era berean, «gaur-gaurkotasun» hori izan da, Mujikak esan bezala, Mintaka Sailan sartzeko arrazoia. Hori bai, eztabaida horietan egileari «ezagutza inperfektua, egiarako hurbilketa partziala» interesatzen zaiola nabari da Ugalderen ustez eta, beraz, «aldirietako pertsonaia eta bizimoduetan» kokatu du eleberria.

Ugaldek zein Mujikak adierazi duten bezala 'Kanbodiako enbaxada' eleberri laburrak Smithen idazkerako ezaugarri asko biltzen ditu eta, beraz, idazlea ezagutzen ez dutenentzat 'Kanbodiako enbaxada' «atari edo sarbide polita» izan daiteke. Era berean, Smith eleberrigile bezala ezagunago dutenentzat ere «harribitxia» dela nabarmendu dute «idazkera aldetik, estilo eta gaien lagina» delako. Filologoa ikasketaz, Mujikak esan bezala «gauza, esaldi, esamolde bakoitza bere lekuan dago arrazoiren batengatik, ez dago ezer alperrik». Hala, emaitza ohiko ipuina baino luzeagoa da, baina aldi berean eleberria baino laburragoa. «Ipuinek bidetik kondentsaziorako joera du, behar-beharrezkoa hori soilik jartzera. Oso zehatza da idazkeran eta hitzak aukeratzen», gehitu du Ugaldek.

'Kanbodiako enbaxada'

'Kanbodiako enbaxada'
  • Idazlea: Zadie Smith.

  • Itzultzailea: Garazi Ugalde.

  • Argitaletxea: Igela.

  • Bilduma: Mintaka Saila, 18.

  • Prezioa: 17 euro.

  • Orrialdeak: 80.

Egitura aldetik, aldiz, atentzioa ematen duten zenbait kontu ditu. Istorioa kronologikoa bada ere, zenbait flashback ditu, batik bat Fatou igerian ari denean. Era berean, Kanbodiako enbaxada aurrean hasi eta amaitzen da eta dituen 21 atalak, labur-laburrak, markagailu modura izendatuak daude, hain zuzen badmintoneko set bat bezala. Ez dira ausazko keinuak, patua onartzen badu ere igeriketa «askatasuna bilatzeko» modua baita -etxean aurkitzen dituen gonbidatu paseak baliatzen ditu-; enbaxadak «istorio guztia biltzen» baitu eta kirola istorioaren muinaren metafora baita: «Ez ditu jokalariak ikusten, soilik luma bola bat, eta tantoa beti berdinak egiten du, kolpe bortitza egiten duenak, besteak ahal duen bezala eusten du. Sinbologia ematen dio haren bizitzari, irabazi eta galeren arteko orekari.», azaldu du Ugaldek.

Liburu bezala plazaratu aurretik The New Yorker aldizkarian plazaratu zen eta segituan lortu zuen arrakasta. Aurrez ere dastatu zituen kritika apartak Smithek, oraindik unibertsitateko ikaslea zela idatzi zuen estreinako eleberria, 'White Teeth' (2000), best-sellerra izan baitzen. Hartan eta gerora argitaratu dituen 'The Autograph man' (2002), 'On Beauty' (2005) edo 'NW London (2012) erakutsitako zenbait gai edo ezaugarri aurkituko ditu irakurleak, hala nola «hizkuntzarekin jokatzen duen modua».

Egun Smith New Yorkeko Unibertsitateko Idazketa Sortzailearen Fakultateko irakasle titularra da eta eleberriez gain saiakeraren bat ere kaleratu du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Esklabotza moderno» eta gizarte desberdintasunei buruzko hausnarketa