Secciones
Servicios
Destacamos
Ahoan bilorik gabe, adierazpen publikoetan erakutsi izan ohi duen kritikotasuna bere horretan mantentzen du Ramon Saizarbitoriak. Kultura eredua berraztertzera deitzen du, «gehiegi» jomugan izan ordez agian gutxiago baino hobe egitera. Ildo horretan gakoetako bat hezkuntza da, ziurrenik elkarrizketan gehien errepikatutako hitza. Lehen lerrora ekartzea aldarrikatzen du idazle donostiarrak, baliabide gehiago eskaini eta publikoa indartzea.
- Euskal kultura autokonplazentzian eroria zela ohartarazten zenuen 'Aberriaren alde [eta kontra]' saiakeran. Bilakaera honetan ikasi dugu ala beste muturrera igaro eta hiperkritikotasunean gaude?
- Ni kritikoa naiz egin dugunarekin, uste dut gehiegi egin nahi izan dugula eta dena hartu nahian ibili ordez diskriminatu egin behar genuela, arlo batzuetan lan gehiago egin eta diru gehiago sartu eta beste batzuetan, adibidez unibertsitatean, ez hainbeste. Fakultate guztiak euskaraz baina modu petralean izan baino, nahiago nukeen zerbaitetan benetan sakon jardun. Horretaz gain, dirua hobeto gastatu beharko litzateke kulturan eta, beharbada, kulturatik hezkuntzara pasako nuke, ahal dela behean, kualitatiboki inportantea litzatekeela uste dut.
Kultura eta euskara hedatzeko esparrurik garrantzitsuena eskoletako patioa da. Nik ezin dut ulertu nola hainbeste ordutan neska-mutilak ezer egin gabe egon daitezkeen, programak behar ditugu, denetariko irakasleak, idazleak nahi baduzu. Egundoko esfortzua egin behar da, ez da posible eskoletan musikarik ez egotea eta jubilatuek, baliabideak dituztenak euren kabuz egiteko, zerbitzu publikoetan pianoa ikastea funtzionarioekin.
- (...).
- Eskola publiko bakarra behar dugu, ume bakoitzak behar duen eskaintza pedagogikoa, banan banakakoa, emango diona. Eskola guztiak sartu behar dira gela berdinean. Garai batean jendea hasi zen seme-alabak Ikastoletara eramaten eskola publikoarekin alderatuta aberatsagoa eta aurreratuagoa zelako. Oso berritzaileak ziren, lehendabiziko eskolak izan ziren haurrek lurrean eserita ikasi zutenak, plastilina erabiltzen hasi zirenak... Eta udako ekitaldi mordoa egiten zituzten, boluntario asko zegoen. Horrek eragin zuen klase ertaineko jendeak euskarari ematea umeak, euskara ikasi nahi zutelako, bai, baina gainera maila ona zuelako. Prestigioa hartu zuen. Orain berdina gertatzen da baina eskola pribatuetara eramanda. Eskola publikora hori ekarri behar dugu hori eta unibertsitatean ere prestigio handiko fakultate bat izatea hobe litzateke erdipurdiko asko edukitzea baino.
- Era berean kultura handiak ez kopiatzera deitu zenuen. Globalizazio aro honetan lortu dugu bide propioa egitea ala ezinezkoa da?
- Posible da, baina hautu bat da. Gauza batzuetan aberatsak baino aberatsagoak gara. Esaterako zenbat diru xahutzen dugun telebistan! Behar duguna da? Informatzaileak ditugu Tel Aviven edo Berlinen, agian kontu batzuetarako beste agentziak erabiltzea nahikoa litzateke. Hainbeste zabaldu beharrean haurrentzako onak, munduan konpetitzeko modukoak, diren filmak produzitzen behar ditugu ondo ordaindutako artistak, dibujanteak, idazleak, etab.
Finantzatu katedrak mundu osoan barrena, 'euskara jalgi hadi mundura', ea Azpeitira zabaltzen dugun lehendabizi. Hor dirua kantitatean gastatzen da eta desoreka dator, zahar etxeetan pixoihalak zenbatzen aritu behar dira.
- Bide asko ireki zituen trantsizioko filosofia galdu da? Atzera itzuli beharko genuke?
- Dudarik gabe. Zenbait kontutan atzera egin beharko genuke eta zenbait eremu berreskuratu. Adibidez Donostian garairik txarrenetan ere zenbait eremu euskaldunak ziren, eliza, taberna, jatetxeak... Eta hori ere joan zaigu, ez daukagu eremu benetan euskaldunik. Berriz diot, esfortzu gehiegi egin dugulako eremu gehiegitan. Etorkizun zaila daukagu.
- Zer dela eta? Mehatxurik edo arriskurik dugu?
- Ez, ikusten dut militantismoa galtzen ari dela. Egun niri ere antipatikoa egiten zait hain da artifiziala, nahi nuke natural izan. Baina ez da posible, beti da arazo. Ezin gara naturalak izan. Eta hortik bizi diren profesionalak onuragarriak dira dudarik gabe, baina alderdi kaltegarria ere badute, hain extremismoa... Askotan gehiegi eskatu da, malguegiak izan bagina. Euskaraz hitz egiteko beste modu batzuk, oso zuhurrak. Sinpatikoagoa, atseginagoa, errazagoa egin beharko genuke.
Euskararekin diru asko joan zaigu alferrikakoan, kontuak aterako balira euskararen etsaiak biderkatuko lirateke. Patioan sartzen badituzu 40 irakasle euskara dakitenak, jolasak egiten dakizkitenak eta ume horiek euskaraz dantzan jartzen badituzu edozein programa baino askoz gehiago da. Egunean hiru ordu. Barruan duten euskara hori ateratzen lagundu. Agian itzultzaile eta dagoen mailan jarri dutenei ez zaie gustatuko, baina euskara sakrifikatu egin behar da, dotoretzen eta aberasten duten adar batzuk kendu. Eta hor telebista oso lan txarra egiten ari da, askotan ez dut ulertzen.
- Idazle izateaz gain Lur eta Kriseilu argitaletxetan ibilia zara eta aldizkarietan ere. Nola ikusten duzu egun sektorea? Durangorekiko dependentzia handia dago?
- Lur argitaletxearekin hilero liburu bat ateratzen genuen eta harpidedun mordoa genuen, konpromisoarekin, baina guri ez zitzaigun gustatzen faltsua edo artifiziala iruditzen zitzaigulako. Madriletik flipatzen zuten eta hori da gaizki egin duguna, ez garela gure abantailez profitatu.
Durangoko Azokan hasieran ez ziguten ematen postu bat liburuak saltzeko, espainolistak eta gorriak ginelako. Hori ahaztu zaigu, herri txikia baina ondo zatitua izan gara. Bihurtu da festa bat, korri egiteko ohitura bezala. Ez nago aurka, baina ez zait iruditzen modua. Euskal argitaletxeak salbatzen baditu...
- Duela gutxi Aiora Sampedro ikertzaileak eta Jakinek txosten bana kaleratu dute sektorearen profesionalizazio falta azalaraziz. Idazlea prekario izatera kondenatua dago?
- Euskarari gertatu zaigu bat-batan mundu modernora zabaldu garela, baina errealitatetik kanpo bizi garela. Zenbat euskaldun gara? Zenbat profesional nahi dituzte? Erabat alderantziz da, profesional gehiegi daude. Entzutera joaten direnek hitz egin behar dute; zaharrek, mugitu. Lehen nor ez zen koru bateko kide? Teatro amateurra egiten zen ere. Ez zen burutik pasatzen profesional izatea. Dibertitzera joaten ziren. Lur argitaletxean ondo pasatzen genuen Arantxa Urretabizkaiarekin-eta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.