![Etorkizunari buruzko «kezkak» hauspotutako poesia](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/03/airemortuak-kPGC-U2101995884743VHG-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Etorkizunari buruzko «kezkak» hauspotutako poesia](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/04/03/airemortuak-kPGC-U2101995884743VHG-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
«Obsesio pertsonaletatik», buruan zituenetatik abiatuta, «inoiz baino poema sorta koherenteagoa» bildu du Gorka Salces portugaletetarrak 'Airemortuak' (Balea Zuria) bilduman. Etorkizun hurbilarekiko kezka eta berriki aita izateak eragindako zalantzak dira liburuko bi ardatz nagusia. Su motelean idazten joan da, presio zehatzik gabe eta «ordenari buelta asko» emanda. «Ez da aurrekoan bezala izan, askoz ere mamurtuagoa dago hurrenkera. Gaien artean bukle antzeko bat sortzen da eta urtaro edo sasoien bitartez ordena izaten saiatu naiz», xehatu zuen.
Hala, 'Airemortuak' lau ataletan banatuta aurkituko du irakurleak: Baby blues, Udaminaren logalea, Etziko enbatak eta Overbooking. Lehenak aitatasuna du ardatz eta estuki lotzen du bere belaunaldiak jaso duen «mundua ulertzeko modu indibidualistarekin. Dena norbanakoari begira, hori da gure historia». Semearen jaiotzarekin, aldiz, «guztiz babesgabea den kriatura» zaintzeko ardurak hainbat zalantza eta sentimendu sortu zizkion. «Hasieran bizitzea hori pozez baina ez dugu gezurrik esango, batzuetan uko egite bezala edo aurreko bizitzaren dolua». Ikuspen horretan gizarteak haurrak gizon bezala sozializatzeko duen eraginak zerikusi handia du Salcesentzat.
Bigarren atalean «historiaren giro apokaliptikoa» duten poemak jaso ditu, hein handi batean historia irakasle bezala lan egitearekin eta «deformazio profesionalagatik» gizartearekiko duen kezkarekin lotuta. Historia «esponentzialki azeleratzen» ari zela nabaritu zuen, «historiaren bira ilun samarra zetorrela» erakusten zuten indikadoreak nabaritu zituen eta horrek eman die tonua poemei. Ostean etorri zen pandemiak baieztatu zituen bere usteak eta, gainera, «poema espezifiko» batzuk ere onduarazi. Besteak beste lantzen du «zer den heldu bilakatzea, gazte izateari uztea bai modu politikoan zein pertsonalagoan».
Egilea: Gorka Salces.
Argitaletxea: Balea Zuria.
Estiloa: Poesia.
Orrialde-kopurua: 92.
Prezioa: 14 euro.
Hirugarrenean pieza solteak daude, egileak «preziosismo» bezala definitu duena, «historiaren giro apokaliptiko horren baitan beti suertatzen baita edertasunarentzako tarte bat, lore bat zabortegi batean bezala». Azken atala ezberdintzea eskatzen zion testual epitafio modura ulertzen baitzuen, egileari bere ahotsak zer esatea gustatuko litzaiokeen jasotzen du-eta. «Lezio horrekin, zer perspektiba ez duzun galdu behar».
Argitaratu berri duen liburuan dauden poemak idazteko prozesua 'Iraganaren izterrak' (Donostia Kultura Poesia Saria, 2018) amaitu eta berehala hasi zuela azaldu zuen Salcesek, nahiz eta lehen unean ez zen izan modu kontzientean. «Ez nintzen hasi liburua idazteko asmoarekin, aurrekoak izan zuen harrerak utzi zidan halako poso edo geruza bat eta entzun nituen kritikak edo jendeak komentatu zuena hor zegoen». Besteak beste sortu zaizkion «penak edo ajeak» aplikatzen saiatu da.
Iritzi berdina azaldu dute Balea Zuria argitaletxetik, lehen lanarekiko alderatuta «ertzak finduz eta helduago» datorrela nabarmenduz. «Badaki egileak intimoa izaten, eta badaki, halaber, belaunaldi baten ahots bihurtzen, gizartean gertatzen denari begiak erne. Pandemiak utziko ondorioak eta isolamenduaren areagotzea ere oso presente daude liburuan, baita albiste-eskaletak eta porrotaren zentzua ere. Gai da zurrunbiloan murgiltzeko eta hartatik landa sosegua bilatzeko ere, uda minaren altzoan, hondartza galdu batean gorputz epelen lurrinean».
Azkenik, idazketa lana ulertzeko moduak asko lagundu diola adierazi zuen Salcesek eta azken emaitzan eragin argia izan duela. «Idazlea niretzat mantendu nahi dudan bizio on bat da, ematen diot garrantzia, baina ez daukat aspirazio profesionalik. Presio hori izan banu agian gauza batzuk ez liratekeelako aterako halako patxadarekin».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.