Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Martes, 13 de junio 2023, 12:17
Etxepare Saria eman gabe geratuko da aurten, antolatzaileek ohar bitartez jakinarazi dutenez. Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu duten epaimahaiak hala ebatzi du «hausnarketa, solasaldi eta eztabaida luzeen ondotik» jasotako 26 lanetatik «askok album ilustratuen berezko ezaugarri baten falta» nabari dutela iritzita, hain zuzen ere «testuen eta irudien arteko elkarrekintza».
Ebazpenean hiru epaimahaikideek azpimarratu dute 2023ko lanetako «proposamen estetiko batzuk bene-benetan goraipatzeko gisakoak» izan direla eta heldu zaizkien 26ak «gogotsu eta ikusminez ikusi eta berrikusi, irakurri eta berrirakurri» dituztela erabakia jakinarazi aurretik. «Jarraitu dugu gozatzen fantasiara eta errealitatera hurbiltzen gaituzten ilustrazioekin. Horrekin batera, zenbait argumentu literarioki ongi garatuak izan dira: sujerikortasuna, musikaltasuna, emozioa izan dute alde», dio testuak.
Baina aipatutako bi osagaien arteko oreka falta eta «aurreko edizioetan nabarmendutako bikaintasuna» gauzatu ez izana arrazoi indartsuagoak izan dira. «Horixe da album baten espiritua, eta esentzia eta finezia: ilustrazioaren eta hitzaren arteko oreka eta dotorezia. Eta hain zuzen ere Etxepare sariaren espiritua bikaintasunaren bilaketan datza, betiere sortzaileen eta irakurleen alde», argudiatu dute.
«Album bat hegaldatzeko ehun hego baino gehiago dauzkan txoria dugu, eta aurten, zorigaitzez, hegomotz gertatu da. Baina, esan bezala, agian aukera dugu hegaldi berriak zabaltzeko, ikusmira berriak hedatzeko eta proposamen berritzaileak deskubritzeko, sortzaileen eta irakurleen alde betiere. Horrexegatik guztiagatik, bihozminez baina arduraz, erabaki behar izan dugu aurtengo saria hutsik uztea», amaitzen da ebazpena.
2022an Eider Perez idazle pasaitarra eta Ibon Illarramendi ilustratzaile zarauztarraren 'Kiratsa' saritu zuen epaimahaiak eta Pamielak argitaratu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.