Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Eider Perez eta Ibon Illarramendi, liburu labetik atera berria eskuetan dutela.

'Kiratsa' plazaratu du Pamielak, Etxepare saria irabazi zuen albuma

Album ikustratuaren egileak Eider Perez idazle pasaitarra eta Ibon Illarramendi ilustratzaile zarauztarra dira

Miércoles, 26 de octubre 2022

Ekainean jakinarazi zen 2022ko Etxepare saria Eider Perez idazleak eta Ibon Illarramendi ikustratzailearen 'Kiratsa'-rentzat izango zela. Lore-sorta bana hartuta jaso zuten saria uztailean. Oraingoan, berriz, ale bana eskuetan dutela aurkeztu dute Pamiela argitaletxeak argitaratu berri duen album ilustratua.

Publicidad

2007az geroztik Nafarroako hainbat toki-entitatetako euskara zerbitzuek antolatzen duten lehiaketara 35 lan aurkeztu dira aurten, iaz baino bost gehiago, eta orain arteko emankorrena izan den 2020ko edizioan bezainbeste. Aurreko edizioren batzuetan gertatu bezala, Perezek eta Illarramendik Galtzagorri Elkarteak Iruñean egin ohi duen BikoTeka ekimenean egin zuten bat.

'Kiratsa' album ikustratuak Ñimi arkakusoaren abenturak ditu ardatz eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen digu: zer den usain, zer lurrin, zer kirats… Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta biak usain bila abiatuko dira.

Adierazi dutenez, «testua ezin egokiagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarritua. Ezin aproposagoa errezitatzeko eta dibertitzeko. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak —hainbat oihartzun eskaintzen dute, hala nola René Magritteren zeruenak— eta, batez ere oso narratiboak eta musikaltasunez beteak. Testuaren eta ilustrazioen arteko uztarketa goi mailakoa da eta esan daiteke idazle-ilustratzaileek album, ilustratu, jostagarria eta harmonikoa lortu dutela, irakurleentzako benetako oparia, behin eta berriro irakurtzeko eta usaintzeko gogoa emanen duena».

Egileei dagokienez, Iban Illarramendi Echabe (1973, Zarautz). Ilustratzaile eta diseinatzaile grafikoak argitaletxeen eta publizitatearen munduan egiten du lan batez ere. Euskarri ugaritarako egiten ditu ilustrazioak; kartelak, skate-oholak, erakusleihoak, diskoen azalak edo arropa. Gainera, ilustrazio esperimentaleko tailerrak ematen ditu haurrentzat, eta hainbat erakusketa indibidual eta kolektibo egin ditu.

Publicidad

Eider Pérez 'Adeletx' (1995, Pasaia Trintxerpe), berriz, arlo askotan dabil. Hainbat testu argitaratu ditu Lekore aldizkarian, Txakur Gorria sormen kolektiboaren talde-lanetan eta zenbait literatur sariketen bildumetan, besteak beste, eta Oarsoaldeko Hitzan eta zein zenbait argitalpen kolektibotan kolaboratu du. 'Autobiographikal' poesia errezitaldi dramatizatua sortu zuen Ane Zubeldiarekin batera eta 'Andre eta Jabe' euskal emakume poeten ibilbideari buruzko ikuskizuna egin zuten gero Leire Etxezarreta musikariak eta berak elkarlanean. Aurkezle, gidoigile eta sormen-irakasle lanetan aritu izan da, eta bertsolaritza ere oso hurbilekoa du, 'Hitzetik hortzera' saioko aurkezle gisa, esaterako.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad