![Europar Batasuneko Literatur Saria irabazitako nobela euskaratu dute](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202006/22/media/cortadas/irenesola-kVrD-U110589113364Y9F-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
![Europar Batasuneko Literatur Saria irabazitako nobela euskaratu dute](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202006/22/media/cortadas/irenesola-kVrD-U110589113364Y9F-1248x770@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Koreografia bat da; pertsonaia, paisaia, lurralde, hizkera eta istorio anitzen bateratzea. Muga ugari hautsi ditu Irene Solák 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak' eleberrian. Izan ere, Pirineoaurrean kokatzen duen istorioa, eta idazleak berak bideokonferentzia bidez azaldu duenez, «partaide diren guztiek dute ahots propioa, guzti-guztiek: pertsonak mintzo dira, adibidez, lurralde horretan bizi direnak eta bertan bizi izan direnak, orain hilik-edo daudenak, baina baita hodeiak ere, eta orkatzak, eta maitagarriak, eta laminak, eta urkaturiko sorginak, eta txakurrak, perretxikoak… Horixe baitzen nire asmoa, hain zuzen: ahal nuen ikuspegi guztietatik kontatu nahi nuen historia hau».
Alberdania etxeak argitaratu du Joxan Elosegik burutu duen itzulpena. Astelehen honetan euskaraz aurkeztu duten eleberriak 2020ko Europar Batasuneko Literatur Saria irabazi du, itzulpenaren prestaketan ari zirela jakin zutena, azaldu du Jorge Giménez Bech editoreak aurkezpenean.
Ikuskera eta ahotsari buruzko gogoeta jaso du idazle katalanak, horrela, argitara emandako azken liburuan. Hain zuzen, hausnarketa horren kalitatea azpimarratu du Giménez Bech-ek, eta idazlearen «kontatzeko modua«.
Nabarmendu du, baita ere, irakurleari proposatzen dion jolasa. «Zer kontatua izan behar da, baina nola kontatzen den bereziki garrantzitsua da. Sentsibilitate literarioa baliatzen du komunikaziorako tresna bezala. Afektibitatez jositako literatura pieza da. Irakurlea bahitzen du hasieratik amaierara».
Pertsonaia askok osatzen dute istorioa. Solá-k nahi izan du lurralde zati txiki bat hautatu eta hainbat ahotsen bidez osatu, «istorio bat kontatu leku zehatz batetik igarotzen diren begirada guztiekin. Gertaera, historia, magia, mitologia... hainbat eta hainbat geruzek estaltzen dute eta toki bat».
Ahotsen ugaritasun hori modu sakonean aztertu du eleberria idazterako orduan Solá-k. «Ez dago ahots neutrorik; denek daramate motxila bat edo beste, eta bere istorioa kontatu ezin izan duenik ere bada. Boterea duenak kontatzen du historia, nahi duen bezala. Unibertsala birformulatu nahi izan dut«.
Errelatoarekin jolas egiteko gonbita ere bada, horregatik, eleberri hau. «Begirada kritiko batetik idatzitakoa, feminismotik. Zintzotasunetik idatzi dut, eta askatasuna eman diot neure buruari interesatzen zaizkidan aferetan sakontzeko«. Ondorioa, poesia, narrazioa, irudiak eta testu elebiduna izan dira. Atal bat gaztelaniaz dago.
Aitortu du, gainera, liburu honek eta lehenago argitaratutako 'Bèstia' poesia liburuak (Amadeu Oller Saria jaso zuen 2012an) zein bere lehen eleberriak, 'Els dics' (2017ko Documenta Saria), lanek izan duten arrakastaren ondoren, ikasi duela, hain justu, ahotsen ugaritasunak duen zentzuak eta bakoitzak bere hizkuntzan egin dezakeela kontakizuna.
Elosegik nabarmendu nahi izan du, hain justu, idazlearen ahots berezia. Interesgarria iruditu zaio «akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera» ehundutako narrazio batean murgiltzea.
Lehenengo kapituluko narratzaileak hodeiak dira. Liburuaren trama edo 'lurpeko ibaia' (Solá-k deitzen dion bezala) bi lagunen heriotza bortitza bizi duen familiaren istorioa da. Eta hodei horietako batek ematen du horren berri.
Liburua, formatu elektronikoan, erdi-prezioan (6,25 eurotan) eskuratu ahal izango da ekainaren 24an, egun osoan, Alberdaniaren webgunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.