Alberdania

Euskadi eta Eslovenia batzeko lehen bi liburuak

'Ogi-banatzailea' album-ilustratua eta 'Tirrin-tirrin istorioak' ipuinak itzuli ditu Alberdaniak Malinc eta Sodobnost-ekin lortutako akordioa bitarte

Jon Agirre

Donostia

Domingo, 6 de octubre 2024, 15:03

Gazte literaturari «ikusgarritasuna» emate aldera ekimen berria abiatu du Alberdania argitaletxeak bai esloveniarrek aukeratutako euskal egileen lanekin zein euskarara ekarritako autore esloveniarren lanekin. Azken hauen ildoan bi liburu berri kaleratu dituzte Malinc eta Sodobnost argitaletxeekin sortutako elkarlanaren bidez: 'Ogi-banatzailea' album-ilustratua eta 'Tirrin-tirrin istorioak' ipuinak. «Hiruok uste dugu irakurketa-mota guztien aniztasunaz kontzientziatzeak (literario, bisuala, entzumenezkoa, generokoa, ekologikoa, soziala), aberastu gaitzakeela, bai indibidualki, bai sozialki, eta proiektu hau aukera bikaina dela beste batzuei aniztasun hori ezagutzera emateko», nabarmendu zuen Oier Etxebeste Giménez Alberdania argitaletxeko kideak.

Publicidad

'Ogi-banatzailea'

  • Egileak: Peter Svetina eta Jokin Mitxelena.

  • Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide.

  • Argitaletxea: Alberdania.

  • Generoa: Album ilustratua.

  • Prezioa: 14,90 euro.

Anekdotarako tartea ere izan zen, Igerabidek gogora ekarri zuenez album ilustratua Kontxan sortu baitzen. «Biltzar bat izan zen Donostian eta Peter [Svetina] Barbararekin [Pregelj] etorri zen. Ilunabarrean paseatzen genbiltzala inspiratu zen». Horretaz gain, Jan izena Igerabideretik atera zuela kontatu zuen, eraldatuta «oso nabarmen» ez egiteko eskatu baitzion.

'Ogi-banatzailea' album-ilustratua «bitxi eta entretenigarria» dela azaldu zuten, maitagarrien ipuin ospetsuei keinu egiten diena. Hala, bi ikuspegitatik irakur daiteke: mutiko batena eta neska batena, eta gaizki-hezitako piratei aurre egin, hipopotamoaren izebarentzat tarta bat prestatu edo zaldun ausartenak abesti batekin garaitu beharko ditu irakurleak. Bere aldetik, Juan Kruz Igerabide itzultzaileak xehatu zuenez Maria da protagonista. «Ogi saltzailea da, aita bezala, ahotsen bildumak dituena. Jan ezagutuko du Mariak, ahots bildumak dituena ere, Usoa izeneko neskatoa izango dute eta hor hasiko da bigarren buelta, hura ere ahotsak biltzen hasiko baita, Oier ezagutuz». Jokin Mitxelena ilustratzailearen irudi «apartek» osatzen dute.

Aurkeztutako bigarren liburua, 'Tirrin-tirrin istorioak', Jana Bauerren bost kontakizun laburren bilduma da. «Bitxi eta entretenigarria» dela azaldu zuten, maitagarrien ipuin ospetsuei keinu egiten diena. Gerardo Markuletak itzuli du euskarara eta ñabartu zuenez eleberri modura irakur daiteke, bost istorioak amaren etxeko txirrinak jotzean abiatzen baitira. «Horrek ematen die batasuna». Ama ere azaltzen da, baina «ia ikusezina» dela aurreratu zuten.

'Tirrin-tirrin istorioak'

  • Egileak: Jana Bauer eta Bojana Dimitrovski.

  • Itzultzailea: Gerardo Markuleta.

  • Generoa: Ipuinak.

  • Prezioa: 15,50 euro.

Etxebestek adierazi bezala «betiko ipuinak dira, genero estereotipiko gabeak». Hala, bi ikuspegitatik irakur daiteke: mutiko batena eta neska batena. Hain zuzen, Markuletak azaldu bezala erdibituta dago eta bi azal ditu. «Bikoiztuta dator, bi azal ditu, horrek erraztu egiten du irakurlearen identifikazioa irakurtzen ari denarekin».

Publicidad

Orriotan, printzesak, ninjak, piratak, sorginak eta bestelako izaki mitologikoak azaltzen dira, ume ameslari batzuekin batera. Hauen eskutik, hain zuzen, irakurleak abentura mordoa biziko ditu: gaizki-hezitako piratei aurre egin, hipopotamoaren izebarentzat tarta bat prestatu edo zaldun ausartenak abesti batekin garaitu.

Europako proiektua

Aurkezpenean Etxebestek azaldu zuenez bi kaleratzeak Europa Creativa Culturak sustatzen zuen Bibiland proiektuari esker gauzatu ahal izan da. «Beste bazkide batzuekin batera parte hartzen dugu, eta kalitatezko literatura-lan europarrak sustatzen ditu, literatura gutxitu eta ez hain ezagunetako irakurle gazte eta helduentzat».

Publicidad

Horiez gain Juan Kruz Igerabideren 'Grigor eta erlea' (2018) eta Kris Etxaberen 'Ilezuri' (2021) umeentzakoalbum ilustratua esloveniara itzuliak izan dira. Ildo horretan, Alberdaniak autore esloveniarren lanak gaztelaniara ekarri ditu, Barbara Pregelj, Francisco Tomsich eta David Heredero itzultzaileen eskutik.

Azkenik, 2025ari begira «helduen literatura lantzekoak» direla aurreratu zuen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad