

Secciones
Servicios
Destacamos
n. azurmendi
Sábado, 9 de enero 2021
Animaliei buruzko liburu ilustratuak klasikoak dira. Fauna ezagutzeko ezinbestekoak ziren, hain zuzen, nahi ahala argazki eta bideotara segundo batean iristea ezinezkoa zenean. Gaur egun ere ugariak dira horrelako liburuak, baina errazago aurkituko ditugu animalia exotikoen ingurukoak Euskal Herrikoak jasotzen dituztenak baino.
Hutsune hori bete nahi izan dute Asier Gorostidik eta Igor Sarraldek 'Euskal Herriko animaliak' albumarekin. Ereinek argitaratu duen liburuan, gainera, lortu dute zorroztasun zientifikoa, edertasuna eta dibulgazio entretenigarria uztartzea.
Arrainak kanpoan utzita, ornodunei erreparatu diete, eta horien klaseetan oinarrituta banatu dute liburua ataletan: ugaztunek eta hegaztiek atal bana dute, eta atal bera partekatzen dute narrastiek eta anfibioek. Orrialdeak, berriz, ordenaren arabera banatuta daude: intsektujaleak, karraskariak, harrapariak, musker eta sugandilak eta beste hainbat... Kasu guztietan, eukarazko izenaren ondoan latinezkoa dago.
Ez daude Euskal Herrian aurki daitezkeen animalia guztiak, 50 adierazgarrienak baizik, horiek ezagutaraztea baita lanaren xede nagusietako bat. Egileek aurkezpenean esan zutenez –Donostian zen Asier Gorostidi, Bartzelonatuk hitz egin zuen Igor Sarraldek– «gazela bat eta ñu bat bereizten ditugun era berean orkatza eta oreina bereizteko gai al gara?».
Liburua ondo irakurri eta begiratuz gero, bai. Zeren eta testua eta irudia ezin baitira bereizi; arreta bera eskaini behar zaie informazio asko emateko lerro gutxi behar dituzten testuei zein marrazki zehatz eta liluragarriei.
Haurrei eta helduei zuzendutako liburu irakurterraz eta erakargarria egiten saiatu dira, eta lortu dute, ezagutza hedatuz «natura maitatzea eta errespetatzea» lortuko dutelakoan. Jakinmina piztu nahi izan dute, halaber, eta horretarako atal bakoitzaren amaieran bertan agertzen diren animaliak topatu nahi izanez gero kontuan izan behar diren arrastoak zerrendatu dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.