'(H)ilbeltza', Euskal Nobela Beltzaren Astea, urtarrilaren 22tik 28ra izango da 2024an Baztan bailarako Arizkun, Aniz, Elizondo, Irurita, Erratzu eta Berroeta herrietan. Aurrekoetan bezala, hamargarren edizio honetan ere denetarik izango da: genero beltzeko liburuen aurkezpenak, solasaldiak edo mahai-inguruak eta baita bestelako kontu bereziak ere, hala nola, bertso trama beldurgarriak, Miranderi buruzko dokumental bat, susmagarrien gaua, eta abar.
Publicidad
Astelehenarekin irekiko du topaketa VI. (H)ilbeltza bekaren irabazleak, Beñat Irastorzak, 'Altxa, hildakoak' Fred Vargasen eleberriaren itzulpenari buruzko solasaldiarekin. Arratsaldeko 19:30ean izango da Arizkungo Medikuaren etxean.
Bi egun beranduago, asteazkena 24an, bigarren solasaldi batek hartuko du lekukoa. Kasu honetan Miren Agur Meabe idazlearen eskutik izango da Anizko Mendiarte elkartean 19:00etan eta gaia 'Arranegitik bertze auzo batzuetara' izango da.
Biharamunean azken Durangoko Azokaren bueltan arrakasta gehien izan duen liburuetako bat izango da protagonista, Jon Alonsoren ' Carvalho Euskadin' liburua aurkeztuko baita Berroetako Gure ametsa elkartean 10:00etan Irati Jimenezek egingo dion elkarrizketan.
Ostiralarekin Josu Martinezek zuzendu duen 'Mirande, film bat egiteko zirriborroa' proiektatuko da Iruritako Gizarte Bilgunean 19:30ean eta, ostean, beste inor gutxik sortu duen harrabotsa lortu zuen protagonistari buruz jardun ahalko da Martinezekin.
Publicidad
Aste-bukaera indarrez asteko proposamena ez da atzean geratuko, larunbatean egun osoko egitaraua baita eta igandean itxiera biribila. Urtarrilaren 27ko 11:00etan hasiko da jarduna 'Sorgin-ehiza Euskal Herrian' ardatz duen mahai inguruarekin. Ane Eslavak moderatuko du eta harekin izango dira Elizondoko Arizkunenea kultur etxean hizlari lanetan Amaia Nausia Pimoulier, Asisko eta Juainas Paul Arzak. Ostean, Erratzuko Elkartean bazkaria izango da 14:00etan, 17:00etan hiru liburu aurkeztuko dira -Ernesto Praten 'Mendeku eskubidea', Mikel Begoñaren 'Hiru etxe Santa Monikan' eta Xabier Lasaren 'Ura ez baita beti gardena'- eta 18:30ean 'Susmagarrien gaua' deiturikoak itxiko du egitaraua.
Igande goizean Elizondoko plazak 'Erraiak etsai itzuli beltza Beartzunen' ikuskizuna hartuko du eta arratsaldean « Izu-gar-irrizkoa» bertso saioa izango da Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsolariekin Arizkunenea kultur etxean. Gaiak Amaia Agirrek jarriko dizkie.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.