Secciones
Servicios
Destacamos
Euskarazko literatura-sorkuntza bultzatzera bideratuta dagoen Xabier Lete Bekaren bigarren deialdia aurkeztu dute ostegun honetan. Iazkoan bezala, euskarazko idazleei literatura-proiektuan urtebete emateko aukera eskaini nahi die, hartarako 70.000 euroko laguntza bideratuz. Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren arteko lankidetzari esker antolatu da eta iaz Eider Rodriguez idazleak irabazi zuen.
Oinarrietan zehaztua dagoenez, «sendotze-prozesuan dauden idazleei» zuzentzen zaizkie bekak, haien literatura-talentua garatzen eta haien literatura-ibilbidean aurrera egiten laguntzeko. Pertsona fisikoei zuzendua, adinez nagusiak eta lan-bizitzako aldian daudenek apirilaren 10a arte bidal ditzakete proposamenak. Hautatua den proiektuak urtebeteko epea izango du beka onartzen denetik kontatzen hasita.
2024ko aurkezpenean esan zen bezala, lau urterako hitzarmena sinatu zuten bi erakundeek -beraz 2026 eta 2027ko deialdiak ere ziurtatuak daude- eta beste lau urterako luzatzeko atea irekia dago, hau da, 2031 arte. Baldintzetan zehaztua dagoen bezala idazlea izango da lanaren jabea.
Xabier Lete Bekaren lehen deialdian Eider Rodriguez Martin idazlearen 'Istripu baten kronologia' proiektua hautatu zuen adituen batzordeak eta 70.000 euroko laguntza ekonomikoa jaso zuen bere fikziozko lehen eleberria lantzeko. Ibilbide oparoan ia literaturako genero guztiak landu ditu errenteriarrak eta hainbat sari jaso ditu argitaratutako lanengatik. Lehen lanak ipuinak izan ziren 'Eta handik gutxira gaur' (Susa, 2004), 'Haragia' (Susa, 2007) eta XI. Igartza Saria eskuratu zuen 'Katu jendea' (Elkar, 2010).
Hurrenarekin, 'Bihotz handiegia' (Susa, 2017) Euskadi Saria irabazi zuen Literatura sailean, baita liburu denden Gipuzkoako Elkarteak emandako Zilarrezko Euskadi Saria. Ipuin-bilduma, gainera, Lander Garrorekin lau eskutara itzuli zuen ('Un corazón demasiado grande', Random House) eta Etxepare – Laboral Kutxa Itzulpengintza sariaren seigarren edizioan nagusitu zen. Lana abiapuntu izanda ondu zuen Pilar Palomero zuzendariak 'Los destellos' filma.
2018ko sarietan ere nabarmendu zen Julen Ribasen marrazkiekin sortutako 'Santa Familia' (Ikastolen Elkartea, 2017) komikia. Ostean heldu zen lehen eleberria, 'Eraikuntzarako materiala' (Susa, 2021) Ia 40 urtez elkarrekin bizi arren, misterioa den aitarekin «egoteko» bidaia jasotzen duen liburua eta 111 Akademia saria eskuratu zuena. Haur literaturako 'Nikoleta eta gaua' (Elkar, 2008), 'Itsasoa da bide bakarra: Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat' (Utriusque Vasconiae, 2014) eta 'Idazleen gorputzak' (Susa, 2019) saiakerek eta 'Oilasko hegalak' (Erein, 2020) albumak osatzen dute bere ibilbide literarioa.
Orain helduko da fikziozko lehen eleberria, aktaren arabera «istripu baten testu kronologikoak unibertsitateko irakasle bat du protagonista. Tramak gertakari pertsonalak eta kolektiboak, gatazka pertsonalak eta sozialak uztartzen ditu. Esan daiteke sakoneko gai nagusiak indarkeria eta identitatea direla. Gure gizartean urratuta eta konpondu gabe geratu diren eta arrakalak utzi dituzten gaiak agertzen dira».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.