

Secciones
Servicios
Destacamos
nerea azurmendi
Lunes, 29 de marzo 2021, 17:53
Ernest Hemingwayren (1899-1961) azkeneko lana, 'Agurea eta itsasoa', 1963 urtean ekarri zuen euskarara Gotzon Goenagak, Itxaropenaren Kulixka sorta gogoangarrian. Tartean euskaratu dira haren hainbat lan, baina aurrenekoa eta ezagunenetakoa, 1926ko 'Fiesta: The Sun Also Rises', euskaratu gabe zegoen.
'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' iritsi berria da euskarara, Koro Navarroren eskutik, Eusko Jaurlaritzak eta Eiziek sustatzen duten Literatura Unibertsala bilduman. 179 zenbakia darama, eta Anjel Lertxundiren hitzaurrea. «Oso hitzaurre jakingarri eta irakurgarria», liburua argitaratu duten Erein eta Igela argitaletxeen izenean mintzatu zen Inazio Mujika Iraolaren hitzetan. Donostian egin den aurkezpenean, alegia, egitasmoaren garrantzia nabarmendu dute Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagastik eta EIZIEko lehendakari Itziar Diez de Ultzurrunek.
Koro Navarrok ere izan ditu hitz batzuk itzultzaileei lanerako «denbora nahikoa, dirua ondo eta argitaletxe egokiak» eskaintzen dizkien ekimenarentzat, eta Literatura Unibertsalak dagoeneko egina duen bide luzea lotu du literatura itzuliaren estatus aldaketarekin. «Bigarren mailakoa zen, bazterrekoa, baina proiektu honi esker gauzak aldatzen joan dira eta jendea hasi da literatura itzulia estimatzen bere horretan».
'Fiesta'-k ere alde estimagarri asko ditu. «1926an argitaratu zenean oso modernoa zen, eta horregatik izan du parte batean fama. Gaur egun ere modernoa izaten jarraitzen du, oso gustura irakurtzen da», esan du eskarmentu handieneko itzultzaileen artean dagoen Navarrok «maitasun lauki edo pentagono edo poliedro bat», alkohola barra-barra eta, autoz, lau lagunen Paristik Iruñearako bidaia jasotzen duen nobelaz. Jake Barnes kazetaria–beraxe da narratzailea– eta Brett Ashley erizaina, Cohn, Bill eta Mike dira hain zuzen bidaiariak, Lehen Mundu Gerraren osteko 'belaunaldi galduko' kideak.
Sanferminekin duen loturagatik da batik bat ezaguna gaur egun 'Fiesta', baina Biarritzek, Donostiak, Nafarroako basoek eta Euskal Herriko beste toki askok ere protagonismo handia dute. Anjel Lertxundiren ustez, ez dago idazle atzerritarrik Euskal Herriko paisaiak Hemingwayk bezain ongi deskribatu dituenik.
Alferrikako hitzik gabe deskribatu zituen, gainera, «kazetaritzaren elementu estilistikorik garrantzitsuenak bere literaturan integratu» zituen kazetari eta idazleak «oso gutxirekin asko esateko gaitasuna» baitu. Eleberriak berezkoa duen gardentasun eta zehaztasun horri esker, eta Koro Navarroren itzulpena medio, «ibaia itsasora doan bezala korritzen du testuak».
Anjel Lertxundiren hitzetan, bereziki nabarmentzeko modukoak dira elkarrizketak eta, itzulpenari dagokionez, elkarrizketetan jatorrizko hizkuntzan existitzen ez den hitanoa erabili izana. «Lagunarteko informaltasun hori adierazteko» egin zuen hitanoaren aldeko apustua itzultzaileak. Anjel Lertxundik beste ertz batetik heldu zion, eta esan zuen «hitanoa galtzen bada ere» bizirik jarraituko duela Koro Navarrok birsortutakoa bezalako testuetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las olimpiadas de la FP cántabra
El Diario Montañés
La segunda temporada de Memento Mori se estrenará este mes de abril
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.