Las 10 noticias clave de la jornada
Jokin Zaitegi

Gema Lopez Las Herasek itzuliko du Han Kang idazle korearraren 'Barazkijalea' eleberria

Jokin Zaitegi bekaren baitan egingo du eta dena ondo bidean 2025 amaieran argitaratuko du Elkarrek

Jon Agirre

Donostia

Martes, 28 de enero 2025, 15:01

Gema Lopez Las Herasek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa Xabier Etxeberriak, Joannes Jauregik eta Leire Vargasek osaturiko epaimahaiak hala erabakita eta orain urtebeteko epea izango du iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Han Kang idazle korearraren 'Barazkijalea' eleberria euskaratzeko.

Publicidad

Jokin Zaitegi palmaresa

  • 2002: Imre Kertesz, 'Zoririk ez'. Urtzi Urrutikoetxea.

  • 2003: J.M. Coetzee, 'Lotsaizuna'. Oskar Arana

  • 2005: Harold Pinter, 'Maitalea eta beste antzerki-lan batzuk'. Iñigo Errasti.

  • 2006: Orhan Pamuk, 'Elurra'. Monika Etxebarria eta Fernando Rey.

  • 2007: Doris Lessing, 'Belarra kantari'. Koro Navarro.

  • 2008: Jean-Marie Gustave Le Clézio, 'Basamortua'. Luis Berrizbeitia.

  • 2009: Herta Müller, 'Hatsaren kulunka'. Ibon Uribarri.

  • 2010: Mario Vargas Llosa, 'Pantaleon eta bisitariak'. Santi Leoné.

  • 2011: Tomas Tranströmer, 'Bizientzat eta hilentzat'. Juan Mari Agirreurreta.

  • 2012: Mo Yan, 'Hori da umorea, maisu!'. Maialen Marin eta Aiora Jaka.

  • 2015: Svetlana Aleksievitx, 'Gerrak ez du emakume aurpegirik'. Iker Sancho Insausti.

  • 2016: Bob Dylan, 'Ehun kanta'

  • 2017: Kazuo Ishiguro, 'Egunaren hondarrak'. Amaia Apalauza eta Iñigo Roque.

  • 2018: Olga Tokarczuk, 'Erabili goldea hilen hezurren gainetik'. Amaia Apalauza eta Sonia Kolaczek.

  • 2019: Peter Handke, 'Atezainaren larria penalti-jaurtiketan'. Joxe Mari Berasategi.

  • 2020: Louise Glück, 'Basairisa'. Garazi Ugalde.

  • 2021: Abdulrazak Gurnah, 'Paradise'. Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategi.

  • 2022: Annie Ernaux, 'Emakume izoztua'. Gema Lopez Las Heras.

  • 2023: Jon Fosse: Trilogia. Itzultzailea: Joannes Jauregi.

Dena ondo bidean 2025 urte amaieran emango du argitara Elkarrek eta Lopez Las Herasek Sora Ryu korear euskaldunaren laguntza izango du jatorrizko hizkuntzaren ezagutza eta itzulpenaren bermea ziurtatzeko.

Prozesua, hein batean, ezagun du itzultzaile azkoitiarrak, idazle korearraren liburuaren itzulpena Zaitegi sariaren baitan egingo duen bigarrena izango baita. Orain dela bi urte Annie Ernaux idazle frantsesaren 'Emakume izoztua' euskaratu baitzuen.

Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkarteak eta Elkar argitaletxeak antolatutako itzulpen-lehiaketaren lehen edizioa 2002an antolatu zen eta ordutik hirutan ez du liburu bat izan emaitza, 2004an hutsik gelditu zelako eta 2013an eta 2014an ezin izan zelako antolatu. Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntza du Jokin Zaitegik eta Literaturako Nobel saridunen lanak itzultzen dira.

Horretaz gain, Lopez Las Herasek Edna O'Brien idazlearen 'Landa aldeko neskak' itzuli du Erein eta Igela argitaletxeentzat EIZIErekin batera ondutako Literatura Unibertsala bildumarako. Hartako 182. alea izan zen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad