Secciones
Servicios
Destacamos
Bi txandatan idatzitako poemek osatzen dute astearte honetan Mari Luz Esteban idazleak aurkeztutako hirugarren poema-liburua, 'Haragizko erreformak' (Pamiela). Aurreko bi lanetan bezala, genealogiak eta harreman-sareek pisu handia dute testuetan, Iratxe Retolaza idazleak nabarmendu bezala. Haiekin izan da aurkezpenean Jose Angel Irigaray Pamielako kidea.
Gaiak askotarikoak badira ere -jardun politikoa, feminismoa, euskara, gatazko politikoa edo identitatea-, Estebanek «Euskal Herrian kokatzeaz eta euskaldun izatearen ibilbideaz» idatzi duela azaldu zuen, baita azken honek «konplexutasun guztiez». Izan ere Burgosko ipar-ekialdeko herri txiki batean jaio zen, baina oso txikia zela heldu zen Basaurira eta poema hauen bitartez «aitortza» egin nahi izan dio harrera herriari.
Aurkezpenean adierazi duenez nongoa den ez ahaztea oso presente du beti, «Basaurikoa, hazkunde industrialaren ondorioz» hazitako herrikoa. Izan ere, Estebanen mundua ikusteko modua baldintzatu du eta eragin handia izan du.
Horietan gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten adierazi du poetitiko eta Irigayren esanetan berriro ere erreferente izateko «traza guztiak» ditu lanak. Bere aburuz azken hamarkada honetan aurkeztu dituen Amaren heriotzak libreago egin ninduen' (2013) eta 'Andrezaharraren manifestua' (2019) lanekin «gure munduaren ikuskeran, ideologian eta hainbat alorretan ezinago erreferente» bilakatu baitzen. Oraingoan 'Haragizko erreformak' lanarekin «gure desmartxa soziologikoan elikadura moduko bat» izango dela iritzi du.
Egilea: Mari Luz Esteban.
Estiloa: Poesia.
Argitaletxea: Pamiela.
Orrialde-kopurua: 144.
Prezioa: 15 euro.
Ildo horretan, Retolazak egilearen ibilbide politikoa honela laburtu du: Lehen poema-bilduman amaren genealogiak arakatzearekin batera «senidetasun- zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zein grinak» arakatu zituela oroitu du Retolazak; eta, bigarrenean; «zahartzea bizitzeko, gorpuzteko eta birpentsatzeko» moduez jardun zuela «begirada feminista ardatz» izanda. Eta, azkenik, hirugarren honetan, «genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko». Ardatz hauekin eta horien ondorioz izandako «kontzientzia hartzearekin», gainera, 'Teoria maketoa' izendatu dutena osatu du Estebanek, liburuko atal bati izena ematen diona. «Basauri herri langilea da, euskaldun gutxi batzuen eta emigrante askoren elkarlanean sortua. Iragan horri nola begiratzen diodan eta egun zer pentsatu beharko genuen».
Azkenik, agerraldia amaitu dute liburuaren azaleko irudia azalduz. 2019ko martxoaren 8ko greba feministan Iñaki Montes 'Kuda' argazkilariak ateratakoa da eta hiruen aburuz poesiekin oso bat dator eta oso egokia da muina jasotzeko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.