Secciones
Servicios
Destacamos
Batzuetan ez dago atzera egiterik; badira desegin ezinezko korapiloak, eta egunerokotasuna aldatzen duten gertaerak. Behin eta berriro galdetzen diozu, orduan, zeure buruari zergatik eta nolatan gertatu zaizun halakorik. tarako Erantzunen bila ari da, hain zuzen, 'Iridium' eleberrian, Iris protagonista. Auto batek harrapatu du, eta hartutako kalte zerebralarekin bizitzen ikasten ari da. 18 urte ditu, eta nerabezaroa bizitzeari ez dio uko egin nahi.
Alberdaniak argitaratu du Francisco Castro idazle galegoaren liburua, Mitxel Muruak euskaratu duena. Jorge Gimenezek aurkezpen ekitaldian adierazi duenez, ez da liburu pedagokikoa, nahiz eta gogoeta sustatzen duen.
«Protagonistak baliabide propioak ditu egoerari buelta emateko; uxatuz gehiegiztu gertutasuna, eta uxatuz, aldi berean, isolamendua», azaldu du. Parte hartu nahi du bizitzan, eta hautu horren aurrean, gogoetara bultzatzen du, etengabe, liburuak. Ez du proposatzen eredu bat, baizik eta, protagonistaren hitzetan, «ahal dena, ahal den moduan egitea« aldarrikatzen du.
Hartutako kalte zerebrala, pertsona baten bizitzan bat-batean agertzen den garuneko lesioa da. Adibidez, liburuan bezala, trafiko istripuen ondorioz eragindakoa. Autonomian galerak eragiten ditu, eta Irisek «egoera berrira» moldatu beharko du, gertatu zaiona «kristoren putada» izan dela uste badu ere. Azkenean, bizitza gailendu egingo zaio kalteari.
Aurrera egiten lagunduko dio Rut bere lagun minak, eta baita Mario mutil «arraro» eta «gaizto itxurakoak» ere. Eta horrela, nerabezaroko arazorik arruntenak gaindituz, istripuaren ondorioei ere aurre egingo die.
Aurkezpenean nabarmendu duten beste kontu bat da istorioa kontatzeko erabilitako hizkera. Izan ere, Muruak arreta berezia eskaini dio gazteen arteko hizkera mantentzeari, erregistro «adierazkor eta sinesgarria» sortzeko. Instagrameko izarrak, whatsapp-eko elkarrizketak, maitale eta festak ditu hizpide eleberriak, eta horiek jorratzeko, berebizikotzat izan dute hizkera egokiaren erabilera. Pozik agertu dira egindako lanarekin editorea eta itzultzailea.
Muruak nabarmendu du nobela humanoa dela. «Gai zaila jorratuta ere, autoreak jakin du islatzen protagonistaren munduaren gainbehera, eta bere gurasoena, eta baita nola nagusitzen diren kalera ateratzeko gogoak, eta mozkortu eta maitemintzeko gogoak ere bai».
Gaztearen bizitzan murgildu eta identifikagarria den istorioa kontatu omen du. Gupida, errukia, ezjakintasuna, desberdintasuna eta aniztasuna erakusten ditu, besteak beste.
Muruak ez du erori nahi izan ingenuitatean, «gazteen hizkera basa eta ironia« gordetzen saiatu da, ausart idazten, gazteek hitz egiten duten bezala.
Istorioa nerabeei kontatu eta hartutako kalte zerebralaren berri ere emateko gazteei, elkarlana abiarazi dute ATECE –Hartutako Kalte Zerebralaren Euskadiko Elkarteak– eta Alberdaniak. Liburua baliatuta, gazteen artean gaitzaren inguruko elkarrizketa sustatzeak «jokaera okerrak ekiditen» lagunduko duela uste dute. Gipuzkoan, urtero, hartutako kalte zerebralaren 1.300 diagnosi berri egiten dira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.