Borrar
«Hausnarketarako pizgarri» izan nahi duten hiru album ilustratu
1545 argitaletxea | Durangoko Azoka

«Hausnarketarako pizgarri» izan nahi duten hiru album ilustratu

1545 argitaletxeak 'Migranteak', 'Ludwig eta errinozeroa' eta 'Puf' argitaratu ditu. Azkena igandean aurkeztuko dute bi egileek, Alaia Martinek eta Udane Ansak

J. Agirre

Viernes, 6 de diciembre 2024, 11:59

«Hausnarketarako pizgarri moduan» plazaratutako hiru liburu izango ditu 1545 argitaletxeak Durangoko Azokaren 59. edizioan jarri duen erakusmahaian. Zehazki, Artekale 012an kokatua egongo da eta, orain arte kaleratutako lanekin batera eskainiko dira Issa Watanaberen 'Migranteak', Ludwig Wittgensteinen 'Ludwig eta errinozeroa', Beñat Sarasolak itzulia eta 'Puf', Alaia Martin bertsolariak idatzi eta Udane Ansak ilustratu duena.

Migranteak haurrekin eta ez hain haurrekin hainbat galdera lantzeko lan egokia da, irudien eta sinboloen bidez migrazioaren gaia lantzen baitu «bere krudeltasun guztiarekin baina ilustrazio ederren bidez». Ez du hitzik, beraz hausnarketarako eta elkarrizketarako atea irekitzen du orri bakoitzean. Sari mordoa irabazi dituen album ilustratua Olatz Mitxelenak itzuli du euskarara eta 16 euroko prezioan da salgai.

«Migranteak, errefuxiatuak, erbesteratuak, bonbardaketak, indarkeria, gerra, gosea, beldurra, exodoa, kanpamentuak, haurrak, umezurtzak, paterak, erreskateak, itotakoak, mugak, ilegalak, aberrigabeak, desagertuak, krisi humanitarioa, migrazioari buruzko mundu-ituna, giza eskubideak… Isiltasuna. Zenbat muga zeharkatu behar dira etxera iristeko?», dio sinopsiak.

Ludwig Wittgenstein filosofoaren ideia bat, «posible al da zinez zerbait hemen ez dagoela frogatzea?», oinarri izanda Golden Cosmosek idatzitako eta Noemi Schneiderrek garatutako album ilustratua da, «lo aurreko ipuin filosofikoa» argitaletxetik azaltzen dutenez. «Ludwigek dio errinozero bat dagoela gelan. Aitak gelako bazter guztiak miatu ditu, baina ez du aurkitu errinozerorik. Ludwigek, ordea, erakusten dio aitari zerbait hortxe egon daitekeela, nahiz eta ikusi ez», azaltzen du sinopsiak. Beñat Sarasolak itzulia, 18 euroan da salgai.

Azkenik, Alaia Martinek idatzi eta Udane Ansak ilustratu duten 'Puf' album-ilustratua «galdera-liburua» dela azaldu dute. Hiru atalez osatua, iraganera, orainaldira eta etorkizunera begira jarriko dute irakurlea orrian botatakoek. Hiruetatik Durangoko Azokan aurkeztuko den bakarra izangoda, igande honetan eguerdiko 13:00etan Ahotsenean. Martin zein Ansa izango dira bertan.

Durangoko Azokara bertaratu ezin duen orok liburu dendetan aurkitzeaz gain, argitaletxearen webgunetik ere eros ditzake. Ohi bezala, kaleratutako ale-kopuruak beste argitaletxe batzuekin alderatuta apalagoak dira -hurrenez hurren 300, 800 eta 1.000-, beraz hobe ez uztea azken unera arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Hausnarketarako pizgarri» izan nahi duten hiru album ilustratu