Pello Zabala idazlea Michelena

Herri-jakintza bidez meteorologia ulertzeko gida gaurkotua

'Natura labur mintzo' kaleratu du Pello Zabala frantziskotarrak. Besteak beste, eguraldiaren inguruko esanak bildu ditu

Amalia Ibargutxi

Donostia

Martes, 3 de diciembre 2019, 19:24

Duela hemeretzi urte argitaratutako 'Naturaren mintzoa' liburuaren bertsio berritua plazaratu du Pello Zabalak, 'Natura labur mintzo' izenburupean. Hau ere Alberdania etxeak kaleratu du. 2000. urteko liburu horretatik jaiotako testua da, hura baino laburragoa, soberan zuena kimatuta osatu duena idazleak. Zehaztu du irakurlearen alde egin duela mozketa lan horietan, anekdotikoa zen informazioa eta kutsu erlijiosoena zuena kenduz. Egutegi zabal baten gisakoa da liburua, hilez hil eta egunez egun doana, egun bakoitzari komentarioak erantsiz meteorologiaz, eguraldiaz eta iragarpenez.

Publicidad

Askotariko jarduerak burutzen ditu Zabalak, baina nagusiki bi ofiziok eman diote entzute handiena: Euskadi Irratirako 80. hamarkadaz geroztik eginiko eguraldi pronostiko eta musika saioek eta bere liburuek. Madrilgo COP25 klima aldaketari buruzko goi bilerak eta euskararen egunak bat egin duten astearte honetan, Jorge Giménez Bech editoreak nabarmendu du, hain zuzen, natura eta hizkuntza direla Zabalaren lanaren oinarriak.

Idazlearen bizimoduaren neurrira osatutako liburua da 'Natura labur mintzo'. Izan ere, azaldu du Giménez Bech-ek, «Arantzazun bizi da gazte-gaztetatik, oso goiztiarra izan baitzuen frantziskotarra izateko borondatea, eta han eraikitzen du Zabalak mundua ulertzeko bere behatoki partikularra, askotariko jakituria eta behaketarako ahalmen ikaragarria oinarri hartuta, eta ez soilik meteorologiaren alorrean, baita musika eta beste hainbatetan ere».

Herri-jakintza eta ahozko tradizioa, batetik, eta jakitura zientifikoa, bestetik, dira liburuaren oinarriak. «Naturara sartzeko ate bat» zabaldu nahi du liburuarekin, animatu «urbanitaren betaurrekoak kendu eta ez ikustera basoan egurra, baizik eta bizitzaren formak».

Meteorologiaren eta egutegiaren arteko harreman estuak izan zuen eragina egutegiaren arabera liburua antolatzeko erabakian. Entzun duen bezala jaso du liburuko informazioa, eta ahozko tradizioak ere urteko santutegia jarraitzen duenez, halaxe egituratu du testua. Eguraldiaz gain, denboraren neurketa ere jaso du horrela, harreman estua izan baitute maiz. Egutegi eta denbora neurketari lotuta, beste herri-jakituria batzuk ere jaso ditu, zeltena gehienbat.

Publicidad

Liluratzeko liburua

Esaera zaharren aberastasunak liluratzeko liburutzat dute idazle eta editoreak 'Natura labur mintzo', eta hori izan zen, hain zuzen, duela pare bat hamarkada 'Naturaren mintzoa' idaztera animatu zuena Zabala. Konturatu zen ahozko tradizio hori ezezaguna zela jendartean, helduenek gordetzen zuten ondarea. «Goiko ganbaran zeuden gauza zaharrak hartu eta naturarekin lotu nituen, naturak dauzkan edertasun, aberastasun eta finkotasun horrekin».

Adibidez, azaltzen du abenduan negua bere terrenoan dabilela eta hilabetearen izenak 'banator' nahi duela esan latinez, erlijio kutsuz, zain egoteari erreferentzia eginez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad