Aitor Blanco itzultzailea, aurkezpenaren aurretik. Usoz
Adania Shibli | 'Detaile xume bat'

«Hilketa anker» bat argitzeko egiaren bila antolatutako bidaia

1949ko gertakaria du abiapuntu bi ataletan banatzen den Adania Shibli palestinarraren 'Detaile xume bat' eleberriak, Aitor Blancok itzuli duena

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 19 de junio 2024, 16:07

Hilketa anker bat du abiapuntu asteazken honetan aurkeztu duten 'Detaile xume bat' (Igela) eleberriak, 2017an Adania Shibli palestinarrak idatzi zuena eta Aitor Blanco Leozek (Iruñea, 1992) euskarara ekarri duena. Osteko lerro eta orrietan, hitzaurrean Ane Irabazal kazetariak azpimarratu bezala, «hilketaren klabeak argitzeko asmoz egiaren bila antolatutako bidaia da» liburua. Bidaia hori «garbiketa etniko baten sustraietara» eginikoa da, azaldu du Inazio Mujika Igela argitaletxeko kideak, «izu eragilea, nahiz eta hoztasunik gogorrenean» idatzi den, pasarte satirikoak baditu ere.

Publicidad

Blancok azaldu bezala liburuak «bi parte ditu, aski ezberdinak» euren artean nahiz eta lotura asko dituzten. Lehenak irakurlea 1949ra eramango du, sortu berri den Israelgo estatuak Negev basamortura Egiptorekiko hegoaldeko muga zaintzeko destakamentu militar bat bidali zuenera. «Testuinguru horretan protagonista nagusia eta ia bakarra ofizial bat da, ez dakigu ez bere izena, ez adina, ez gorpuzkera. Anonimoa da, soilik kargu militarra esaten zaigu», aurreratu du itzultzaileak. Irakurleak haren ondoan biziko du gertatzen zaiona, parajeen lehorra, beroa, etab. hirugarren pertsonan jasota, hau da, ez «zer pentsatzen edo sentitzen duen». Horretarako Shiblik oso idazkera sinplea darabilela xehatu du Blancok, baina «hipnotikoa suertatzen dela erabiltzen dituzten errepikapenengatik eta tonu lauagatik», hori bai, kontaketa aspergarri egin gabe. Espedizio batean beduino talde batekin topo egingo du ofizialak, erail egiten dituzte eta neskatxa bat kanpamentura eraman. Spoilerrik ez egiteko, amaiera hasieran aipatutako krimen ankerra da. Blancok aurkezpenean azaldu duenez trama jazotako gertakari batean oinarritua dago. «Ia mende erdia pasa zuen isilpean, baina artikulu batean salatu zuten eta bertako militar batek lekukotasuna eman zuen».

'Detaile xume bat'

  • Egilea: Adania Shibli.

  • Itzultzailea: Aitor Blanco Leoz.

  • Argitaletxea: Igela.

  • Bilduma: Mintaka Saila, 19.

  • Prezioa: 19,50 euro.

  • Orri kopurua: 160.

Hortik tiraka hasten da bigarren zatia, 2004an kokatua, emakume palestinar batek albistearen berri izaten duenean. «Harekin lotutako detaile xume batekin obsesionaturik, bera jaio zen eguna baino 25 urte lehenago gertatu zela, bidaia arriskutsu bati helduko dio lurralde okupatuetan zehar lehenik eta Israelen ostean egiaren bila», azaldu dute. Trama aldetik lotua bada ere, estilistikoko oso ezberdina dela xehatu du Blancok, lehen pertsonan narratua baitago. «Emakumearen buruan sartzen da irakurlea». Pertsonaiari buruz, aldiz, berriro ere apenas dakigu ezer: ez izena, ez lana –nahiz eta hainbatetan aipatzen duen-, ez adina, ez izaera. «Bere sentimenduekin, beldurrekin, antsietatearekin bat egiten dugu eta bidaian lagundu». Horrekin, gerra aurreko Palestinako egoera islatzen du Shiblik, maiz «kolonialismo» hitza erabilita.

Hitzaurrea, Ane Irazabalek

Palestinan 1974an jaio zen Shibli egileari buruz, antzerkigile, saiakeragile eta nobelagile dela nabarmendu du eta zoritxarrez sona edo harrabotsa lortu zuen 2023an LitProm alemanezko plataformak emandako LIBerarturpreis saria irabazi zuenean. Izan ere, antolatzaileek bertan behera utzi zuten saria ematea, Palestinan urrian berpiztutako indarkeria zela-eta. Liburuaren munduko mila profesional baino gehiagok, tartean zenbait Literatura Nobel saridunek, manifestu bat sinatu zuten Shibliri saria ematea exijituz, baina «zentsura modu esplikaezinagatik, oraindik ez diote helarazi», iritzi du Mujikak.

Liburuko bi atalak Ane Irabazal kazetariak idatzitako hitzaurreak osatzen ditu. Hiru urtez, 2010etik 2013ra, Palestinan berriemaile izan zen Irabazal eta saria bertan behera uzteko erabakiaren harira irakurri zuen liburua, orduan Berlinen korrespontsal bezala lanean zegoenean. Hitzartzean Shiblik bigarren atalean okupazioa deskribatzeko erabilitako estiloa nabarmendu du, «deigarria» dela iritzita, eta liburuan egindako lana goraipatu du, «begi guztiak Palestinara begira daudenean zaila delako eguneroko indarkeria kontatzea eta kazetaritzan saltzea»

Publicidad

Asteazken honetakoa ez da Blancok Igela argitaletxearentzat itzuli duen lehen liburua, aurrez 'Sherlock Holmesen memoriak' (2022) liburua euskaratu baitzuen, Gazte Literaturako Vitoria-Gasteiz saria irabazi zuena. Horretaz gain EIZIEren zuzendaritzako kidea da, baita 31 eskutik blogaren editorea ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad